- Durangoko Azoka gerturatzen ari den heinean argitaletxeek liburu berriak aurkezteari ekin diote. Hiria argitaletxeak Aitor Arana, Rufino Iraola eta Justo Urdangaren ipuin bildumak eta Xabier Galarreta, Luis Mari Mujika eta Txomin Peillenen nobelak aurkeztu zituen atzo (23). Alberdania argitaletxeak berriz Jose Ignazio Ansorenaren, Aitor Zuberogoitiaren eta Fernando Morilloren liburuak kaleratu ditu Zerberri sailean. Bestalde, Harkaitz Canok "Piano gainean gosaltzen" izeneko liburua aurkeztu zuen atzo (23) Erein argitaletxearen eskutik. ("El Mundo")
Luis Mari Mujikari eta Txomin Peilleni nobela bana argitaratu die Hiriak "Euskaldunon Egunkaria"
Harkaitz Cano: «Orain artean fikzioa gehiegi erabili izan dela uste dut» "Gara"
Hiria etxeak berrargitalpenak, ipuin bildumak, egilea itzalean duen lana eta nobela berriak aurkeztu ditu "Gara"
Jose Ignazio Ansorenak 'Mirri eta biok' liburu autobiografikoa atera du 'Zerberri' sailean "El Diario Vasco"
Mujika, Peillen, Iraola, Galarreta eta Arana, Hiria etxearen proposamena Durangorako "El Diario Vasco"
New Yorkeko 'kronika sentimentalak' bildu ditu Canok 'Piano gainean gosaltzen' liburuan "El Diario Vasco"