argia.eus
INPRIMATU
Durango, Durango
  • "Egia da gaur egun masifikatu ere egin dela eta kulturaz kanpoko bestelako bilgune ere bihurtu dela. Baina imajinatzen al duzue Durangoko Azokarik gabeko Euskal Herri bat? (...) Durangoko Azokarik ez balego, asmatu egin beharko litzateke. Bestela gure literatura eta musika industria osoa kaput. Eta idazleek non argitaratuko lituzkete beren sormen obrak. Gure ikasleek zein material erabiliko lukete eskoletan? Garai batean bezala erdarazkoa? Garai hori ezagutu ez duenak erraz hitz egiten du, baina inori ez diot opa garai haietara itzultzea (...) Batzuetan kosta egiten zait hainbat kritika-torpedo irenstea, Xabier Gantzarainena kasu: “Zertarako da Durango? Zer ekartzen digu? [ARGIA astekariko 2.159an egin zituen adierazpenok]". (2.162 zenbakia, 2008-12-07)

2008ko abenduaren 06a