argia.eus
INPRIMATU
Duela 40 urte hil ziren Joxe Etxeberria eta Jon Pagazaurtundua ETAko kideak
  • 40 urte pasa dira Joxe Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” ETAko kideak Itzulbaltzetan hil zirenetik.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 28a
Pagazaurtundua eta Etxeberria (argazkiak: Intxorta.org).

UK Berri webgunean irakur daitekeenez, 1973ko azaroaren 28an Lope de Vega kalean hil ziren, esku artean zeukaten bonbaren erloju sistemak programatuta zegoena baino lehenago eztanda egin zuenean.

Bi militanteak autoan zihoazen leherketa gertatu zenean eta haien gorpuzkinak kalean zabaldu ziren. Hainbat lagun zauritu zituen eztandak gainera.

Etxeberriak 22 urte zituen hil zenean eta Pagazaurtunduak 19.

Gertakari horiek gogoratzeko hitzaldia eskainiko du Branka kultur etxean Iker Casanova idazle eta Sortuko kideak 19:30etan.