Duela 12 urte itxi zuten Egin

  • 1998ko uztailaren 15ean itxi zituen guardia zibilak Egin eta Egin Irratia, Baltasar Garzon epailearen aginduz, ETAk gidatutako erakunde-sare baten parte zirela leporatuta. (Iturria: Wikipedia I). 1999ko otsailean, Garzon epaileak sei hilabetez luzatu zuen itxiera, eta epe hura amaituta, 1999ko abuztuan, egunkaria eta irratia irekitzeko baimena eman zuen. Urriaren 18an, ordea, administratzaile judizialak esan zuen Egin-en proiektua bideraezina zela jada, zor asko zituela-eta. Gara egunkariak hartu zion lekukoa 1999ko urtarrilaren 30ean –Euskadi Información behin-behineko egunkariak aurreneko urratsak eman ostean–, eta hark jarraitu zuen bidea. (Iturria: Wikipedia II)


2010ko uztailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Egin

2005eko ekainaren 21ean, 19/98 makroprozesuaren ahozko epaiketa hasi zen. Orotara 52 lagun auzipetu zituzten, Orain –hura zen Egin egunkariaren enpresa argitaratzailea– kasukoak barne. 2007ko azaroan auzipetu gehienak atxilotu zituen poliziak, 18/98 sumarioa publiko egin ez bazen ere. Urte hartako abenduan publikatu zen sententzia. Orain-Egin kasuan auzipetutako lagunei 4 eta 22 urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste. (Kronologia osoa eta auzipetuei ezarritako zigorrak banan-banan: www.egin10.info). Gauzak horrela, 2009an Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Orain SA eta beste hainbat enpresaren gaineko erabakia, eta euren jarduna ez zela legez kontrakoa adierazi zuen. Hedabideen itxiera bertan behera laga arren, denbora gehiegi pasa zen egunkaria eta irratia berriro ireki ahal izateko. (Albistea El Correo egunkarian eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroaren adierazpenak www.rtve.es webgunean). Egin-eko langile izandakoek gogor salatu zuten lankide ohientzako kartzela zigorrak mantendu izana (Gara).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baltasar Garzon
2021-05-02 | Axier Lopez
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]


2021-03-09 | ARGIA
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]


2020-02-13 | Axier Lopez
Eta zu zer torturatzaile mota zara, kontserbadorea ala progresista?
Euskal herritarren aurkako torturaren irudi gordinak dira Unai Romano gasteiztarrarenak. Bi argazkien artean, 30 ordu, hainbat guardia zibil eta epaile bat daude. Egun epaile horietako bat Espainiako Gobernu "progresistako" barne ministroa da eta torturatzaile... [+]

2019-01-30 | ARGIA
'Gara'-k 3 milioitik gora ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzari, Garzonek ezarritako zor bidegabearen erruz

Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]


2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


Eguneraketa berriak daude