argia.eus
INPRIMATU
DSBE, funtzionarioak eta itunpeko hezkuntza bateratzen zituen lege proposamena atzera bota du Jaurlaritzak
  • Hiru gaiak batera bildu asmo zuen lege proposamena ez da heldu Eusko Legebiltzarraren mahaira, honen aldekoak gutxiengoa zirenez erretiratu egin baitu exekutiboak.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 05
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Bozeramailea eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua (Argazkia: irekia.eus)

Lege proposamenak hiru gaiak batera eta urgentziaz bozkatzea zuen helburu, zuzenketak aurkezteko aukerarik eman gabe. Ganberaren txosten juridikoak lege proposamenaren legezkotasuna bermatzen zuen, baina honen aldekoeak gutxiengoa zirela onartuta, exekutiboak atzera bota du proposamena azken unean. Izan ere, EH Bildu, Podemos eta PP alderdiak ez dira hiru gaiak batera bozkatzearen alde agertu, EAJ eta PSE alderdiak ez bezala.

Hala bada, batera beharrean, banaka bozkatuko dira itunpeko hezkuntzak jasoko duen diru-laguntza berria, DSBE Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren igoera eta funtzionarioen soldata igoera.