argia.eus
INPRIMATU
Droneek Pakistanen hildako pertsona gehienak zibilak dira
  • AEBek piloturik gabeko abioiak edo droneak erabili dituzte azken hamarkadan talibanei eta Al Qaedako kideei eraso egiteko, Afganistanen, Pakistanen eta Yemenen batik bat.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 27a
AEBek 2004tik daramate piloturik gabeko abioiekin Pakistani eraso egiten. (Arg: The Bureau of Investigative Journalism)

Bureau of Investigative Journalism erakunde britainiarrak egindako ikerketak, ordea, droneek zibil gehiago hil dituztela baieztatu du. Identifikatutako hildakoen artean, %4 bakarrik zen Al Qaedako kide.

2004tik hona droneek Pakistanen egindako 400 erasoak aztertu dituzte Naming the Dead txostenean. 2.379 pertsona hil dira erasoetan, eta horietatik 704 identifikatu ahal izan dituzte soilik; 84 baino ez ziren Al Qaedako kideak.

AEBetako Operazio Berezien Agintaritzak (USSOCOM) laurogei herrialdetan esku hartzen du “mehatxu terrorista desagerrarazteko”.