"Dragoi ehiztaria" ETAko kide baten istorioa kontatzen euskarazko filma hilaren 31an estreinatuko da

  • Kuban euskaraz errodatua da Patxi Barco zuzendariaren "Dragroi ehiztaria" dramazko filma. Datorren ostiralean, hilak 31, estreinatuko da gurean. Gorka izeneko ETAko militante gazte baten bizitza kontatzen du pelikulak, 1970ean Euskal Herrian bizi zen egoeratik abiatuta. Orain arte euskaraz egin den pelikularik garestiena da ia hiru milioi euroko aurrekontuarekin.


2012ko abuztuaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Gipuzkoan eta Kuban 2009an errodatu zuten filmaren gidoia Ángel Amigorena da. Pelikulan berrogeita hamar bat aktore kubatarrek eta euskaldunek parte hartu dute: Aizpea Goenaga, Itziar Ituño eta Asier Hormaza dira. Hormazak taldekideen artean egon den “giro ona” azpimarratu du Noticias de Gipuzkoa komunikabidean.

Pelikula euskara eta gaztelera tartekatuta grabatu dute. Hormazak azaldu du protagonistak ingurune euskaldunean zeudenean euskara hutsean grabatzen zutela eta Ertamerikan zeudenean gazteleraz. Horrek errealismoa ematen dio aktorearen ustez filmari. Azpitituluak eta bikoizketak daude pelikulan. Hiru zinta egin dituzte guztira, euskaraz, gazteleraz eta bi hizkuntzak nahastuta.

Filmaren laburpena

Gorka bere seme gazteenaren galdera tematiei ihesi dabil denbora luzez ez duelako modu egokirik asmatzen honi bere iragana kontatzeko. Nola azaldu haur bati bere aitak jendea hiltzen zuela ideia politikoengatik? Gorka ETA politiko militarreko kidea da taldeak desegitea erabakitzen duen arte, 1980ko hasieran. Internazionalista askorekin batera Ertamerikan garai horretan piztu zen borrokan sartuta amaitzen du, Nikaraguako eta El Salvadorreko armadan parte hartzen du besteak beste.

Hemen "Dragoi ehiztaria" filmaren trailerra hasierako bi minutuetan:

 


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude