argia.eus
INPRIMATU
Donostiari eta euskarari buruzko web gune berria sarean da
2003ko otsailaren 06a
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak www.euskaraz.net web gunea aurkeztu du. Gune honetan, euskarari eta Donostiari buruzko informazio eta zerbitzuak kontsulta daitezke, hala nola, Euskararen Udal Patronatuaren jarduera eta zerbitzuak, hainbat idazleren argitalpenak, toponimia eta Donostian Gaur buletin elektronikoa. Azken honetan, Sareko Argiak goizero hedabideetan bildutako Donostiari buruzko albisteak eskainiko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Donostian Gaur buletina posta elektronikoz doan jasotzeko aukera ere izango da. Web gunearen egitura Code&Syntax enpresak garatu du. Informazio gehiago: www.euskaraz.net/Albisteak/1044437394