Zinema txinatarra garaile Donostian: bi sari nagusi eskuratu ditu 'Wo Bu Shi Pan Jinlian' filmak

  • Banatu dira 64. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sari nagusiak. Larunbat gauean Kursaalean egindako ekitaldiak ikusmina sortu du. Saridunen merituei dagokienez, urtero bezala, zenbat buru, hainbat aburu.


2016ko irailaren 24an - 20:50

Festibaleko sari nagusia, film onenaren Urrezko Maskorra Wo Bu Shi Pan Jinlian filmak irabazi du. Xiaogang Feng zuzendariaren pelikula izan da gaueko irabazle nagusia, festibaleko sari nagusiaz gain Fan Binbing aktore txinatarrarentzat izan baita emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra.

Gizonezkoen kategorian berriz, Eduard Fernandezek jaso du sari berdina, El hombre de las mil caras thrillerrean Franciso Paesa espioiaren rola jokatu duen moduarengatik.

Hong Sang-soo korearrarentzat izan da zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Dangsinjasingwa dangsinui geot filmarengatik, akaso aurtengo palmareseko sari eztabaidagarriena.

Urtero bezala, zinema espainiarrak ordezkaritza garrantzitsua izan du palmaresean. Fernandezen sariaz gain, Que dios nos perdone film poliziako espainiarrak lortu du gidoi onenaren saria.

Palmares ofiziala ixteko, Jätten film suediarrak eta El invierno argentinarrak jaso dute ex aequo epaimahaiaren sari berezia. Ez da film argentinar horrek jaso duen sari bakarra, argazki onenarena ere eskuratu baitu.

Pedaló filmarentzat euskal zinemaren saria

Eguerdian jakinarazi ditu Zinemaldiak 2016ko beste zenbait sari. Euskal Herrian egindako film onenaren Irizar saria Pedaló pelikulak irabazi du. Publikoaren saria berriz, Ken Loachen I, Daniel Blake film sozialak irabazi du (Canneseko festibalean Urrezko Palma irabazi zuen filmak aurretik).

Larunbatean ezagutu diren beste sari "txikien" artean, Europako film onenari eskainitakoa, Claude Barrasen Ma vie de courgette ekoizpen franko-suitzarraren eskuetara joan da; Gazteriaren Saria eta TVE-Otra Mirada saria eskuratu ditu Ban Bahar film franko-israeldarrak; Horizontes Latinos saria Pepa San Martinen Rara pelikulak eskuratu du; Zabaltegi-Tabakalera saria Frank Zappa musikariari buruzko Eat that question filmarentzat; eta Zinema Eraikitzen saria Santiago Estevesen La educación del rey filmarentzat izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2016
2016-10-16 | Gaizka Izagirre
Osasuntsu al dago Euskal zinema?

Aste batzuk pasa dira Donostiako Zinemaldiak argiak itzali zituela. Aurten, Zinemira sailean (Euskal zinemari eskainitako saila) sakontasun gehiagorekin murgiltzeko aukera izan dudanez, termometro paregabea iruditu zait datozen hilabeteetan estreinatuko diren euskal ekoizpenen... [+]


Donostiako Zinemaldia
Biolentziarik gabeko palmaresa

“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak... [+]


2016-10-02
Publikoaren Saria
Babarrun lata bat

Zine soziala saritu dute Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena. Bai, Ken Loach zuzendari... [+]


Indarkeriarik gabeko palmaresa

“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak... [+]


64. Donostiako Zinemaldia: Indarkeriarik gabeko palmaresa

“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak... [+]


Eguneraketa berriak daude