Arrantzale bizardunek ikurrina erraldoia atera dute Baionako festen hasieran


2014ko uztailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

2014.07.23 Baionako festen hasieran, aurreko urteko Iruñeko txupinazoko ekintzari keinua egin diote arrantzale bizardunek.

2014.07.20 Elizondoko udaletxetik Espainiako bandera kendu dute bi bizardunek.

2014.07.04 Espartzako udaletxean ikurrina jarri dute lau bizardunek.

2014.07.03 Burgiko arrantzale bizardunek bide honekin dei egin dute igandean Iruñeko Udal Plaza ikurriñaz betetzeko.

2014.06.17 Anoetan ikurrina erraldoia zintzilikatu dute.

2014.04.16 Mutrikuko udaletxetik Espainiako eta Europar Batasuneko banderak kendu dituzte lau bizardunek.

2014.04.12 Villabona -Amasan bandera kendu eta EAEko Espainiako delegatu Carlos Urquijori postaz bidali diote.

2014.02.28. Hiru bizardun arrantzalek Espainiako bandera kendu eta Nafarroakoa jarri dute Donostiako udaletxe kanpoan. Bideoa atzo igo zuten YouTubera.

2013ko San Ferminetan egin zuten estreinako ekintza arrantzale bizardunek: ikurrina erraldoia paratu zuten udaletxe plazan, txupinazoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude