“Inposaketaren aurkako eta parte hartzearen aldeko” martxara deitu du Satorralaiak, Donostian metroa egiteko egitasmoari aurre egiteko sortutako mugimenduak. Asteazkenean hasiko da mobilizazioa, 17:30ean Gipuzkoa Plazan, eta Alderdi Ederrera iritsitakoan giza katea antolatuko da Udaletxeko eraikina inguratzeko.
Satorralaiak adierazi du bi aldiz eskatu diotela Eneko Goia Donostiako alkateari metro pasantearen proiektua gelditu eta “Donostiako garraio publikorako irtenbide egokienaren inguruan bide parte-hartzaileak irekitzeko”, baina bietan jaramonik egin ez diela.
Aldundiak, berriz, ezezkoa eman zion 9.000 donostiarren izenpeekin batera aurkeztutako herri galdeketa eskaerari. Hala esan dute Satorralaiako kideek gaur goizeko 10:00etan, Donostiako Udaletxeko atari aurrean egindako elkarretaratzean. Ordu horretan, hain zuzen, hainbat herritarrek zuten nahitaezko desjabetze-akta sinatzeko hitzordua, Eusko Jaurlaritzak deituta.
Satorralaiak zilegitasuna kendu die desjabetza horiei, “jendartearen gehiengoak zalantzan jartzen dituelako Metroaren beharrizan soziala eta interes publikoa”. Obretarako Erdialdeko 20.000 metro koadro inguru bereganatuko dituztela adierazi dute mugimenduko kideek.
Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.
Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.
Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.
Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.