Donostiako Sagardo Apuruak uztartuko ditu garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak

  • Abenduaren 6tik 10era bitartean egingo da Donostiako IV. Sagardo Apurua, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta. Boulevardean baserri-sagardotegi zahar bat berreraikiko dute, eta bertan egingo dira egitarauak jasotzen dituen ekitaldietako asko.

Jon Torner Zabala @jtorner
2017ko abenduaren 01a
Hilaren 6an, sagardo berria jaitsiko da Astigarragatik Donostiara garai batean bezala, Urumea Ibaian barrena / Donostitik.com

Festaren helburua da sagardoaren kultura jendeari zabaltzea, garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak azaltzea, 2017ko uzta berria aurkeztea eta hainbat eragileren arteko elkarlana bultzatzea, Sagardogileen Elkarteak azaldu duenez.

"Bisitariak behar bezala hartzeko hobekuntzak bideratu ditugu aurtengo edizioan", diote antolakuntzatik. "Donostiak hiriburu gisara produktuekin (sagardoa kasu) historikoki izan duen harremana azaldu eta sektoreak eskaintzen dituen plan, otordu eta beste hainbaten erakusleiho izango da batetik Apuruan bertan egongo den informazio puntua, eta bestetik, Apuruan kultura eta historia azalduz jarriko dugun museo-erakusketa".

Albaola Itsas Faktoriak euskaI itsasgintzaren inguruko erakusketa berezia eskainiko du, Zeraingo Museo Etnografikoak eta Beasaingo Igartza Jauregiak burdinaren inguruko erakusketa bat eta Euskal Museo Etnografikoen Sareak ere izango du lekurik.

Egitarau osoa ikusi

 

Kanal hauetan artxibatua: Sagardoa  |  Donostia

Sagardoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-21 | Jon Torner Zabala
Larregain
Natura eta historia batzen dituen ibilbidea

Sagardotegi-plana osa dezakeen proposamen bat ekarri dugu orriotara, Aiako natur parkearen mendebaldeko muturrean barneratzen den ibilbide zirkularra, zailtasun txikikoa eta nahikoa motza (3,7 km). Historian atzera egiteko parada izango dugu, bidean topatuko ditugun arta-mugarri eta trikuharrien altzoan oinez.


2018-01-21 | Iñaki Sanz-Azkue
Antonino Pagolaren errezeta sekretua
Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean...

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handia du, eta Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta kanpoko lupuluarekin egina. Euskal Herrian, ordea, sagardo lupuluduna edari arrotza da. Oraingoz.


2018-01-21 | Agin Rezola
Unai Agirre
"Bertsolaritza lotzea sagardotegi edo taberna munduarekin, ez da txarra"

Apaizak ardoarekin lotzen diren bezalaxe lotzen dira bertsoa eta sagardoa. Bi mundu ezberdin, baina elkarri oso lotuta daudenak. Hanka bat mundu banatan du Unai Agirrek. Batetik, Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordinatzaile gerentea da eta bestetik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu da. Orbita horretatik irten gabe bildu gara hernaniarrarekin.


2018-01-21 | Jon Torner Zabala
Aitor Etxeandia (Sagarlan)
"Ezinbestekoa da sagastietan makinekin lan egin ahal izatea"

Sagardo Forum jardunaldietan “Sagarrondoaren egoera Euskal Herrian” hitzaldia eman du Sagarlan aholkularitza-enpresako teknikari Aitor Etxeandiak. Hurrengo egunean aurrez-aurre elkartu gara berarekin, Hernaniko solasaldian esandakoez gehiago sakondu aldera.
“Zuekin hitz egin eta gero sagasti bat begiratzera noa, lurra-eta zer moduzkoak diren ikustera”, kontatu digu. “Sagarrondo asko ari dira landatzen lehen ganaduarentzat ziren larreetan edota pinuek libre... [+]


2018-01-14 | Jakoba Errekondo
Möet & Chandon sagardoa

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko sagardoa zen. Xanpain aukera urria zenean aparteko sona zuen “Champagne” sormarkako Möet & Chandon izenekoak.

Bernardo Aurkia Lizarribar Leaburun jaiotakoa berroigeitaka urtetan aritu zen Saran... [+]


2018-01-03 | Jon Torner Zabala
Txotx irekierak 25 urte, eta hamalau bider kirolariak protagonista

Urtarrilaren 15ean egingo da txotx irekiera Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Aurtengoa 25. edizioa du Sagardo Berriaren Egunak, eta Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra izango da protagonista nagusia: Hark egingo du “Gure sagardo berria” oihu, lehen kupela irekitzean.


2017-11-22 | Jon Torner Zabala
Sagardo Forumak hamaika hitzaldi eta nazioarteko lehiaketa jasoko ditu

Sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa. Gai horiek ditu ardatz ostegunetik larunbatera Hernaniko Orona-Ideo eraikinean egingo den II. Sagardo Forumak. Sagardoaren Lurraldeak antolatu ditu jardunaldiok.


2017-10-06 | Etxalde
Baserritarrak kexu dira sagarraren prezioak tamalgarri izaten jarraitzen duelako

Sagardoaren Jatorri Izendapenak aukera itzelak ematen dituen tresna den arren, Euskal Sagardoa martxan jarri zenetik bildu den lehen uztan sagarraren prezio tamalgarriak mantendu dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude