Donostiako Kofradia behin-behinean itxiko dute astelehenetik aurrera

  • Donostiako Arrantzale Kofradia hilaren 31n itxiko dute diru sarrerak gutxitu direlako eta, kofradiako kideek diotenez, Jaurlaritzak hartu zuen konpromisoa bete ez duelako. Itsasontziek ezingo dute arrantzatutakoa saldu, beste portuetara joan beharko dira. Horrez gain, turismoan negatiboki eragingo duela gaineratu du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak.


2012ko abenduaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Donostiako Kofradiago langileak arrantzatutakoa deskargatzen

Donostiako Kofradiako kideek prentsaurrekoan azaldu dute Jaurlaritzak duela bi urte kaia berregituratuko zuela, baina berdin jarraitzen du: “Ez dute agindutakoa bete, engainatu egin gaituzte eta oso haserre gaude”. Proiektuak zioen azpiegiturak moldatuko zituztela dauden ontzi kopurura, baita sektorearen eskaintza zabalduko zutela ere, diru iturri berriak bilatzeko. Horretarako bost milioi euroko inbertsioa aurreikusi zuten.

“Arrantza sektorearen dibertsifikazioaren aldeko apustua egiten ari dira Europatik, eta guk olatu hori har genezake”, adierazi du Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradien Federazioko idazkariak. Baina azpiegiturak ekonomikoki mantentzerik ez dutenez, behin-behineko itxiera emango diote. Zortzi itsasontzi eta 50 langile geratuko dira Donostiako arrantzaren sektoretik kanpo.

Kofradiako kideek lanean jarraituko dutela adierazi dute. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin bilera bat adostuko dute eta Donostiako udalaren babesa aprobetxatuko dute. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi du Jaurlaritzarekin negoziatzeko prest dagoela eta garrantzia eman dio arrantza sektoreari: “Ezinbestekoa da bizirik irautea. Arlo ekonomikotik haratago nortasuna ematen dio herriari, kulturalki oso garrantzitsua da, turismoarentzat gehienbat”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude