Bosgarren urtez abian da Donostiako Piratek antolatzen duten musika lehiaketa. Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua dago deialdia. Soilik maketa edo gehienez disko auto-ekoiztu bat argitaratu duten taldeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute, eta aurten parekidetasuna (gizon eta emakume) bermatzea izango dute helburu.
Parte hartzeko, talde bakoitzak gutxienez hiru abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com. Parte hartzeko epea ekainaren 3an amaituko da.
Aurkeztuko diren taldeetatik bederatzei hautatuko ditu epaimahaiak. Hiru finalerdi egingo dira, eta bakoitzean hiru taldek joko dute, Donostiako leku ezberdinetan antolatutako kontzertuetan.
Finalerdietako hiru talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua eskainiko dute, Trinitate plazan.
Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]
Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]