Donostiako metroko obretan baso-mozketa baimendutakoaren bikoitza izan dela salatu du Satorralaiak

  • Donostiako Antiguako hainbat eremutan zuhaizti eremu zabalak kaltetu zituzten metroko obrek joan den abenduaren 12tik 15era egindako baso-mozketek. Eguzki talde ekologistak eta auzotarrek jo zuten alarma.


2017ko abenduaren 28an - 13:05

Satorralaia metroaren kontrako bizilagunen mugimenduak salaketa jarri du Donostiako Udalean, erasandako natur ondarea aurreikusitakoa gainditu duelako. Horretarako, metroaren proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Neurri Zuzentzaileak hartu ditu kontuan: “Baso-mozketa hauek proiektuan aurreikusitakoa baino %40 gehiago hondatu dute” diote salaketan.

Zenbait kasutan kaltetutako eremua dokumentuetan ezarritakoaren bikoitzetik gora izan da. Hala, Zarautz etorbidean 1.000 metro koadro zuhaizti deuseztatu dituzte obrek, baimenduta zeuden 400 metro koadro beharrean.

 

 

 

Gorriz, baimenik gabe kaltetutako zuhaiztia (iturria: Satorralaia)

 

 

 

Guztira 40 zuhaitz moztu behar zituzten, baina azkenean ehundik gora izan dira. Hala, soilik Pio Baroja parkean 60 zuhaitz moztu dituztela dio Satorralaiak, tartean 40 zentimetroko diametrora iristen ziren haritzak, zumar hosto txikiak eta lizarrak zeuden: “Baso mozketek nabarmen urratu dute neurri zuzentzaileen dokumentuan dioena”, dio mugimenduak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso naturalak
2023-03-13 | Daniel Hofnung
'Ibai hegalariak', munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Etiopian aspaldiko oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren inguruko harresien babesean

Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta... [+]


Planetaren arnasak zuhaitz eta oihanak behar ditu tropikoetan eta... batez ere Europa zaharrean

Deforestazioa geldiarazteaz gain, milioika zuhaitz gehiago behar ditu Lurrak klimaren zoratzea gelditu, euriak ugaritu eta biodibertsitatea berreskuratzeko. Baina ez begiratu soilik Amazonia edo Kongo edo Indonesiako hondamendiei: Europan lan handia daukagu duela mende gutxi... [+]


Hauek dira babestu beharko genituzkeen lurrak, bioaniztasuna segurtatu eta klima egonkortzeko

Mundua mapeatu dute, eta orain, xehe-xehe dakigu ezinbestean zein lur eremu babestu beharko genukeen gainean dugun krisi bikoitzari aurre egiteko: bioaniztasuren galera eta klima larrialdia. Sciences Advance aldizkarian Global Safe Net (Segurtasun Sare Globala) proiektuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude