Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, larunbatean 12etan Easo plazatik atera eta Kontxako erlojuetan amaituko da Metroaren kontrako martxa. Gogor salatu dute Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzak obra hau Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko eman berri duen baimena.
“Astakeriatzat” jo dute Donostiako Metroa Kontxaren azpitik igarotzeko baimena eman izana, eta Eusko Jaurlaritzak Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzari bidalitako txostenean manipulazioak daudela salatu dute. Xehetasunez beteriko hainbat txosten aurkeztu Satorralaiako kide batek, itsas lurrak kaltetuko dituztela, eta Jaurlaritzaren manipulazioa agerian uzteko asmoz.
Kezka adierazi dute Itsasertzeko Zuzendaritzak ez dielako erantzunik eman alegazioak egin zituzten 156 pertsonei, eta Kosten txostenaren kopiarik ere ezin delako eskuratu: “Berriro ere Administrazioaren jarduera opako batekin topo egin dugu” salatu dute.
“Mirakontxa-Easo” zatia eraikitzeko joan den astean hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzeak egiteko prozedura hasi dela jakin araztearekin batera, uztailaren 20ean kaltetuen asanblada bat egiteko deia luzatu dute.
Bizilagunen mugimenduarentzat “gehiegikeria eta zentzugabekeria da 200 milioi euro gutxienez xahutzea bisitariak hiri-erdialderantz 400 metro hurbiltzeko”. Itsas lurretan ez ezik, Metroak hirigunean eta hurbil dauden 311 eraikinetan egingo dituen kalteak eta espazio publikoaren galera azpimarratu dituzte.
Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.
Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.
Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.
Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.