Donostiako metroaren 'inposaketa' Udalbatzan arbuiatzeko deialdia egin du Satorralaiak

  • Donostiako metroaren “inposaketari” arbuio soziala adierazteko hiriko Udalbatzara joateko deia egin du Satorralaiak. Osteguneko 13:00etan eztabaidatuko dute gaia, beraz 12:30ean aretoan azaltzeko deialdia egin du eragileak.


2017ko maiatzaren 25an - 10:00
Satorralaiak Donostiako udaletxean antolatutako beste protesta bat. (Arg.: Satorralaia)

Hainbat punturekiko desadostasuna adierazi nahi du Satorralaiak, zabaldu duten oharraren arabera. Udal Gobernuari aurpegiratu diote eztabaida publikoari eta gizartearen parte-hartzeari uko egin diotela; eztabaida biderik ireki ez, eta ehunka bizilagunek egindako eskaerari “muzin” egin diela esan dute.

Milioi askoko kostua duen proiektua justifikatzeko “gezurrak” esan dituztela adierazi dute. Eusko Jaurlaritzak erabilpen aurreikuspenak puztu eta gezurra esan duela salatu dute, halako azpiegitura handiekin egin ohi den antzera, eta Altzako geltoki “mamuaren” adibidea jarri dute. Trukean, berriz, “belaunaldi oso baterako politika sozialak eta inbertsio publikoak baldintzatu eta hipotekatzen” direla esan dute. Erantsi dute ikerketen arabera pasanteak hiriko auto erabileraren %1,5 soilik bereganatuko lukeela, eta ez dagoela ikerketarik bestelako garraio publikoetan izango duen eragina zehazteko.

Hain justu, bestelako garraio publikoa indartzea proposatu dute alternatiba bezala. Euskotren, Dbus, Renfe eta Lurraldebusen arteko loturak indartzea proposatu du Satorralaiak.

29an batzar irekia

Beste deialdi bat ere zabaldu dute; maiatzaren 29, astelehena, bizilagun eta gizarte eragile guztiei dei egin diete antolatu duten batzarrean parte hartzeko, arratsaldeko 19:00etan Amarako eskolan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Sukar Horia
Superretik Subera

Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.

Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


Eguneraketa berriak daude