Donostiako Metroaren egitasmoari alegazioak aurkezteko deia egin dute

  • Eusko Jaurlaritzak Donostian eraiki nahi duen Metroaren proiektua informazio publikora atera du uztailaren 3a arte. Data hori baino lehen alegazioak aurkezteko deia egin dute Donostiako AHTren aurkako taldeko kide batzuk. 


2015eko ekainaren 30an - 10:06
Metroaren ibilbideak diseinu erabat zentralista duela eta Kontxako hondartza azpian metroa eraikitzea "aberrazioa" dela salatu dute txostenean

Metroaren egistasmoaren aurkako hainbat alegazio landu eta hiriko bizilagun eta talde sozialei zabaldu diete txostena. Bertan, Donostiako Metroaren egitasmoak dituen gabeziak eta eragingo lituzkeen kalteak azaldu dituzte.

Bestelako garraio alternatiba batzuen azterketa falta egotzi diote Eusko Jaurlaritzari txostenean. Lehenagotik planteatutako garraio aukera anitzak berrikusi eta analisi konparatibo bat falta dela salatu dute.

Lurraldearen oreka ikuspegitik, metroaren ibilbideak diseinu erabat zentralista duela ere adierazi dute txostenean, eta espazio fisikoari eta ingurugiroari begira Kontxako hondartza azpian metroa eraikitzeak suposatuko lukeen “aberrazioa” salatu dute.

Metroak izango lukeen errentagarritasun ekonomiko eta sozialaz ere azterketa falta egotzi diote Eusko Jaurlaritzari, eta metroaren egitasmoak “eredu metropolizatua” indartzea bilatzen duela salatu dute, bai sozialki eta bai lurraldetasunari begira.

Landutako alegazioak izenpetu eta Donostiako Easo plazako Euskotren geltokian aurkeztu edota Eusko Jaurlaritzaren Inguramen eta Lurralde Antolaketa sailak Gasteizen duen helbidera postaz bidaltzeko deia egin dute txostenaren egileek.

Bestalde, asteazkenean gai honen inguruko batzar informatiboa eginen dute AmaraBai Amarako Auzo Elkartean, 19:00etan. Bertaratzeko eta deialdia zabaltzeko eskatu dute antolatzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude