Donostiako metroaren aurka ehunka lagun batu dira

  • Donostian eraiki nahi duten Metroaren kontra, manifestazioa egin zuten ehunka lagunek Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailak 17

Donostian metroaren pasantearen proiektua gelditzea aldarrikatzeko Kontxara egin duten martxa, eguerdiko 12etan Amara-Easoko tren geltokitik abiatu da eta manifestazioaren buruan “METROARI STOP” leloa osatzen zuten kartel handiak hartuta, martxak hiri-erdialdeko kaleetara zabaldu du aldarrikapena.

Manifestazioa Kontxako Erlojuetan amaitu da, eta hor ehun bat lagun hondartzara jeitsi dira “Metroa Kontxaren azpian. Erokeria!” zioten bi pankarta azpiegitura honen trazaduaren gainean zabalduz 20 minutuko ekintza sinbolikoa egiteko.

“Metroaren pasantearen egitasmoa gelditu eta auzi honetan herritarren parte-hartze bete eta zuzena sustatuko duen eztabaida eta erabaki prozesu parte hartzaile bat ireki behar dela” aldarrikatu dute.

Protestekin jarraituko dutela iragarri dute eta datorren ostegunean hilak 20 asanblada batera deitu dute, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan. Izan ere, joan den astean hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzak egiteko prozedura abian jarri zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bizilagunekiko gardentasun faltak kezkatu ditu Satorralaiako kideak.

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Donostiako metroa?  |  Donostia  |  Eusko Jaurlaritza

Donostiako metroa? kanaletik interesatuko zaizu...
2017-08-28 | Xalba Ramirez
Donostiako Metroaren Pasantea gelditzeko abuztuaren 29an kontzentrazioa deitu du Satorralaiak

Eusko Jaurlaritzari “era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den” Metro egitasmoaren aurkako oposizioa adierazteko eta “Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu parte hartzaile bat irekitzeko” deia luzatu dute mobilizazioarekin batera.


2017-07-26 | Unai Brea
Metro pasanteari buruzko galdeketari "ondo arrazoitu gabe" eman zion ezezkoa Gipuzkoako Aldundiak

Joan den ekainean 8.916 sinadura aurkeztu zituen Satorralaiak mugimenduak, besteak beste Donostiako metro pasantearen proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak izan beharreko partaidetzaz herri galdeketa egin zedila eskatuz. Aldundiak ezezkoa eman zion eskaerari. Orain, ezezko hura behar bezala arrazoitu gabekoa izan zela ebatzi du EAEko Arartekoak.


2017-07-14 | Xalba Ramirez
Donostiako Metroaren kontra, Kontxara martxa egingo dute larunbatean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, larunbatean 12etan Easo plazatik atera eta Kontxako erlojuetan amaituko da Metroaren kontrako martxa. Gogor salatu dute Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzak obra hau Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko eman berri duen baimena.


2017-06-14 | ARGIA
Donostiako metroaren pasantea gelditzeko eskatuz 8.916 sinadura aurkeztu ditu Satorralaiak

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako alkate Eneko Goiari zuzendutako idatzi bat aurkeztu du asteazken eguerdian udaletxean, 8.916 donostiarren sinadurekin batera. Bertan eskatu diote metroaren pasantea gelditzeko, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat irekitzeko, eta herri galdeketa bat egiteko. "Herritarren eskaerak aintzat hartu eta Udalari bere jokabidea alda dezala" eskatu diote.


Donostiako Metro proiektua epaitegietara eraman dute, prozeduran irregulartasunak salatuz

Satorralaia bizilagunen mugimenduak salaketa jarri du EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan Donostiako Metroaren Ikerketa Informatiboan dauden irregulartasunengatik.


Donostiako metroak kaltetu dituen lur-sailak desjabetzeko agindu du Eusko Jaurlaritzak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du Eusko Jaurlaritzak agindu duela Donostiako metroaren igarobideak Antigua auzoan kaltetu dituen lur-sailen desjabetzea. Era berean, garraio publikoaren eredua erabakitzeko prozesu parte-hartzailea egiteko eskaera ukatu duela jakinarazi dute.


Bizilagunen borrokak Donostian
MULTIMEDIA - solasaldia

Donostiako Koldo Mitxelenan egindako mahai-ingurua ondorengo parte-hartzaileekin: Satorralaia, Metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua (Belen Martinez), Belartza 2 Gelditu (Mikel Esnaola), Uliako Lore Baratzeak (Leire Rodriguez), Sos Miracruz 19 (Josean Arrieta), Errausketaren aurkako Donostiako plataforma (Juanmi Malatas). Aurkezle eta moderatzailea: Lander Arbelaitz (ARGIAko kazetaria).


2017-02-15 | ARGIA
"Metro pasantearen inposaketari aurre egiteko" martxo bete ekimen Donostian

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deialdia egin die Donostiako talde sozial eta persona guztiei martxoan zehar egingo dituzten informazio eta salaketa ekintzen dinamikan parte har dezaten. Apirilaren 1ean larunbata "Metroaren pasanteari ez!" lemapean manifestazioa egingo dute, eta martxoan zehar ekimen ugari prestatu dituzte, autobus publikoetan eta Donostiako auzoetan informazioa emateko, batez ere. Martxoaren 16an Gasteizera autobusa antolatzen ari dira, Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2017-02-07 | ARGIA
Mozal Legearekin zigortu dute demokrazian parte hartzea eskatuz iaz Donostian egindako elkarretaratzea

Mozal Legearekin zigortu du Eusko Jaurlaritzak, Donostian hainbat herri mugimenduk "Demokrazia zuzen modernoari buruzko foro globalaren" atarian egindako elkarretaratzea. Donostian Metroaren Pasantearen aurkako Satorralaia mugimenduko kide batek jaso du isuna, salatu dutenez.


Donostiako metroaren auzia: instituzioen jarrera salatu du Satorralaia mugimenduak Arartekoaren aurrean

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren jarduera salatu du Satorralaia Donostiako metroa gelditzeko mugimenduak. Adierazi duenez, “botere publikoak herritarren partaidetzarako eskubidea hutsean uzten ari dira”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude