Donostiako Metroa geratzeko eskatu dute beste behin Donostian

  • Gipuzkoa Plazatik abiatuta Donostiako udaletxera egin duten protestan berrehun lagun inguruk metro pasantearen lanak geratzeko eskatu dute. Parte-hartze prozesu bat irekitzeko eskatuz 9.000 sinadura aurkeztu zituztela gogoratu eta proiektua inposizio gisa ikusten dutela azaldu dute. Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udala jo dituzte errudun.

Lander Arbelaitz @larbelaitz
2017ko abenduaren 20a
Manifestariak udaletxearen ateetan lurrean eseri dira, protesta gisa. (Lander Arbelaitz)

Gipuzkoa Plazatik atera den martxa, Donostiako udaletxearen aurrera heltzean giza kate forma hartu du. Udaletxearen atarian mugimenduaren sinbolo bihurtzen ari den kolore horizko hainbat ke poto ireki dituzte. Ondoren, giza-kate forman eraikinaren atzeko aldera joan ostean, atarian eserita amaitu dute. Besteren artean proiekturako bideratu nahi duten dirua eskubide sozialak bermatzeko bidera dadila eskatu dute.

Jarraian hainbat argazki.

 

Kanal hauetan artxibatua: Donostiako metroa?  |  Donostia

Donostiako metroa? kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-28 | ARGIA
Donostiako metroko obretan baso-mozketa baimendutakoaren bikoitza izan dela salatu du Satorralaiak

Donostiako Antiguako hainbat eremutan zuhaizti eremu zabalak kaltetu zituzten metroko obrek joan den abenduaren 12tik 15era egindako baso-mozketek. Eguzki talde ekologistak eta auzotarrek jo zuten alarma.


2017-12-19 | ARGIA
Donostiako Udaletxea inguratuko du giza kate batek, metroaren proiektuan herritarrei ahotsa ematea eskatzeko

“Inposaketaren aurkako eta parte hartzearen aldeko” martxara deitu du Satorralaiak, Donostian metroa egiteko egitasmoari aurre egiteko sortutako  mugimenduak. Asteazkenean hasiko da mobilizazioa, 17:30ean Gipuzkoa Plazan, eta Alderdi Ederrera iritsitakoan giza katea antolatuko da Udaletxeko eraikina inguratzeko.


2017-12-14 | ARGIA
"Partaidetza bai: metroaren inposaketari ez" lelopean martxa deitu du Satorralaiak

Abenduaren 20an 17:30ean Gipuzkoako Aldunditik Donostiako udaletxera martxa egingo dute Satorralaiak deituta egun horretan udalbatzarra egingo baitute. “Metro igarobidea geldiarazteko eta auzi honetan herritarren partaidetzari bideak irekitzeko” eskatuko dute.


2017-11-28 | ARGIA
Donostiako Metroaren lanetan leherketak egitea aurreikusia dagoela salatu dute, Jaurlaritzaren hitzak gezurtatuz

Donostiako Metroaren lanen harira, Moyua enpresaren izenean "gutun faltsuak" banatu dituztela salatu du Eusko Jaurlaritzak. Bertan bizilagunei ohar egiten zitzaien leherketak izango zirela lanek iraun bitartean. Satorralaiak eta Antiguon Metroa Gelditu mugimenduek ez dute beren gain hartu gutunaren zabalkundea, baina salatu dute Gasteizko gobernua gezurretan ari dela, lehergailuak erabiltzea jasota baitago 2012an onartu zuten Donostialdeko Metroaren Ingurumen-Inpaktuaren Deklarazioan.


2017-11-24 | Lander Arbelaitz
Donostiako Metroaren aurkako mugimendua Antiguon indar hartzen ari da

Ostegunero batzar irekia egiten hasi dira Antigua auzoan metroaren pasantearen lanak nola geratu eztabaidatzeko. Azaroaren 24ean 90 lagun batu dira. Behin amaitutakoan, Zarautz etorbidean jarritako hesiak kendu dituzte, pankarta bat jarri eta pinkateta bat egin. Udaltzaingoak ezabatu egin du eta gauez berriro egin dute pintaketa bera. Metro pasantearen proiektua aurkeztu zela urte batzuk igaro diren arren, lanen hasierarekin batera giroa berotzen hasi da Gipuzkoako hiriburuan.


2017-11-20 | Miren Osa Galdona
Manifestazio jendetsua Donostian metroari ezetz esateko

3.000 pertsona inguru elkartu dira Donostiako metroaren egitasmoari aurka egiteko. Larunbatean izan zen protesta “Stop metroari, inposaketarik ez” lelopean. Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatutako ekintza izan zen, proiektu “xahutzailea, inposatua, eta behar gabekoa” dela salatzeko.


2017-11-16 | ARGIA
Donostiako metroko obren hasiera gelditzeko: laranja zukua... eta manifestazioa

Gosari batekin egin die "ongi etorria" Satorralaia herritar taldeak Donostiako metroko obrei. Larunbatean manifestazioa egingo dute Antiguatik Alderdi Ederreraino.


2017-11-15 | Unai Brea
Donostiako Metroaren lanak geldiarazteko mobilizatzera deitu dute

Donostiako Metroaren lanak aste honetan hastekoak dira, eta egitasmoaren aurkako hainbat mobilizazio antolatu ditu Satorralaia mugimenduak. Ostegun goizean aldarrikapen gunea paratuko dute azpiegituraren lanak hasiko diren tokian, eta larunbaterako manifestaziora deitu dute.


2017-08-28 | Xalba Ramirez
Donostiako Metroaren Pasantea gelditzeko abuztuaren 29an kontzentrazioa deitu du Satorralaiak

Eusko Jaurlaritzari “era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den” Metro egitasmoaren aurkako oposizioa adierazteko eta “Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu parte hartzaile bat irekitzeko” deia luzatu dute mobilizazioarekin batera.


2017-07-26 | Unai Brea
Metro pasanteari buruzko galdeketari "ondo arrazoitu gabe" eman zion ezezkoa Gipuzkoako Aldundiak

Joan den ekainean 8.916 sinadura aurkeztu zituen Satorralaiak mugimenduak, besteak beste Donostiako metro pasantearen proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak izan beharreko partaidetzaz herri galdeketa egin zedila eskatuz. Aldundiak ezezkoa eman zion eskaerari. Orain, ezezko hura behar bezala arrazoitu gabekoa izan zela ebatzi du EAEko Arartekoak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude