Metro proiektuaren aurka manifestazioa Donostian larunbatean

  • Manifestazioa deitu du Satorralaia kolektiboak Donostian, metro proiektuaren aurka larunbaterako. "Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarrak gai hori hirian eta auzoetan zabal eztabaidatu dadin proposatzen du; eta garraio publikoko alternatiba malguagoak eta kostu ekonomiko txikiagokoak egon badaudela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzari proiektua geldiarazteko eskatzen diogu, erabakiak hartzeko orduan herritarren parte hartzea sustatzeko", diote.


2015eko abenduaren 09an - 12:32

Satorralaiako kideek 100.000 liburuxka banatu dituzte Donostian etxez etxe Metroaren aurkako argumentuak azalduz. Bertan jaso dute "metroa ez dela Donostiak behar duen egitura" eta egungo garraio publikoa indartzeko neurriak proposatzen dituzte.

Gogorarazi dute 2013an Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik Donostiako metroa "obra faraonikotzat" deskribatu zuela eta geldiarazi egin zuela. "Ondoren, ordea, berriz ere bultzada eman diote, parte hartze publikoa nabarmen mugatzen duen tramitazio hertsi bat inposatuta".

"Aurrekontua 173 milioi eurokoa bada ere, benetako kostua 200 milioitik gorakoa izango litzatekeela aurreikusi daiteke –diote Satorralaiatik–, zailtasun tekniko handiko obra batean gertatu ohi diren gainkostuen eta ustekabeen ondorioz. Hau da, Lugaritz-Kontxa-Easo zatiko (4'17 kilometro) metro bakoitzaren kostua 50.000 euro inguruan koka liteke".

"Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udaletxeak gaia jorratzean daukaten gardentasun eza" salatu dute, baita proiektua aurrera doala "iluntasun eta kezkagarri zaigun sekretismoarekin". Gai honekin lotuta, salatu dute Eusko Jaurlaritzak eraikuntza proiektuak esleitu dituela alegazioei erantzun gabe.

Satorralaiako kideentzat, "Donostian Metroa eraikitzea disparatea da eta ez dago justifikatuta ez dimentsio urbanoagatik ezta gure hiriko eskaera sozialagatik". Beren ustez, proiektuak negatiboki eragingo lioke DBus autobus zerbitzu publikoari, baina ez luke garraio pribatuaren trafikoa murriztuko". Eraikuntza eta mantentze gastu handiak salatu dituzte.

Informazio gehiago:

Sator Alaiak banatu duen liburuxka PDF formatuan.

Zer gertatzen da metroarekin, bideo-erreportajea Piztu.info-n.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude