Donostiako Metro proiektua epaitegietara eraman dute, prozeduran irregulartasunak salatuz

  • Satorralaia bizilagunen mugimenduak salaketa jarri du EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan Donostiako Metroaren Ikerketa Informatiboan dauden irregulartasunengatik.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 04a
Metroaren aurka egindako manifestazioa Donostian.

2016ko urtarrilaren 21ean onartu zuten behin betiko “Donostialdeako Metroaren Lugaritz-Easo tartearen Ikerketa Informatiboa”, eta Satorralaiak erabaki horren kontrako baliogabetasun salaketa ezarri du.

Ikerketa Informatiboa ez da guztiz baliozkoa, mugimenduaren arabera, ez baitu Ingurumen Eraginaren Deklaraziorik. Salatu dute Deklarazio hori beste proiektu bati dagokiola eta bere balioa proiektu honetara zabaldu nahi izan dutela. 2010ean hasitako Lugaritz-Anoeta tartea eraikitzeko egin zuten Deklarazio hori duela bost urte. Aldiz, 2016ko proiektuak beste ibilbide bat proposatzen du, eta 2012ko Deklarazioan aurreikusitako bestelako ingurumen eta lege baldintzak dituela esan du Satorralaiak.

2016ko irailean, gainera, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun kontseilariak esan zuen 2012ko Deklarazioak indarra galdu zuela. Deklarazioak egin eta bi urtera galtzen zuen bere eraginkortasuna eta balioa, eta epe horretan ez ziren obrak egiten hasi.


Donostiako metroa? kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-20 | Miren Osa Galdona
Manifestazio jendetsua Donostian metroari ezetz esateko

3.000 pertsona inguru elkartu dira Donostiako metroaren egitasmoari aurka egiteko. Larunbatean izan zen protesta “Stop metroari, inposaketarik ez” lelopean. Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatutako ekintza izan zen, proiektu “xahutzailea, inposatua, eta behar gabekoa” dela salatzeko.


2017-11-16 | ARGIA
Donostiako metroko obren hasiera gelditzeko: laranja zukua... eta manifestazioa

Gosari batekin egin die "ongi etorria" Satorralaia herritar taldeak Donostiako metroko obrei. Larunbatean manifestazioa egingo dute Antiguatik Alderdi Ederreraino.


2017-11-15 | Unai Brea
Donostiako Metroaren lanak geldiarazteko mobilizatzera deitu dute

Donostiako Metroaren lanak aste honetan hastekoak dira, eta egitasmoaren aurkako hainbat mobilizazio antolatu ditu Satorralaia mugimenduak. Ostegun goizean aldarrikapen gunea paratuko dute azpiegituraren lanak hasiko diren tokian, eta larunbaterako manifestaziora deitu dute.


2017-08-28 | Xalba Ramirez
Donostiako Metroaren Pasantea gelditzeko abuztuaren 29an kontzentrazioa deitu du Satorralaiak

Eusko Jaurlaritzari “era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den” Metro egitasmoaren aurkako oposizioa adierazteko eta “Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu parte hartzaile bat irekitzeko” deia luzatu dute mobilizazioarekin batera.


2017-07-26 | Unai Brea
Metro pasanteari buruzko galdeketari "ondo arrazoitu gabe" eman zion ezezkoa Gipuzkoako Aldundiak

Joan den ekainean 8.916 sinadura aurkeztu zituen Satorralaiak mugimenduak, besteak beste Donostiako metro pasantearen proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak izan beharreko partaidetzaz herri galdeketa egin zedila eskatuz. Aldundiak ezezkoa eman zion eskaerari. Orain, ezezko hura behar bezala arrazoitu gabekoa izan zela ebatzi du EAEko Arartekoak.


2017-07-17 | Xalba Ramirez
Donostiako metroaren aurka ehunka lagun batu dira

Donostian eraiki nahi duten Metroaren kontra, manifestazioa egin zuten ehunka lagunek Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta.


2017-07-14 | Xalba Ramirez
Donostiako Metroaren kontra, Kontxara martxa egingo dute larunbatean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, larunbatean 12etan Easo plazatik atera eta Kontxako erlojuetan amaituko da Metroaren kontrako martxa. Gogor salatu dute Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzak obra hau Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko eman berri duen baimena.


2017-06-14 | ARGIA
Donostiako metroaren pasantea gelditzeko eskatuz 8.916 sinadura aurkeztu ditu Satorralaiak

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako alkate Eneko Goiari zuzendutako idatzi bat aurkeztu du asteazken eguerdian udaletxean, 8.916 donostiarren sinadurekin batera. Bertan eskatu diote metroaren pasantea gelditzeko, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat irekitzeko, eta herri galdeketa bat egiteko. "Herritarren eskaerak aintzat hartu eta Udalari bere jokabidea alda dezala" eskatu diote.


Donostiako metroak kaltetu dituen lur-sailak desjabetzeko agindu du Eusko Jaurlaritzak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du Eusko Jaurlaritzak agindu duela Donostiako metroaren igarobideak Antigua auzoan kaltetu dituen lur-sailen desjabetzea. Era berean, garraio publikoaren eredua erabakitzeko prozesu parte-hartzailea egiteko eskaera ukatu duela jakinarazi dute.


Bizilagunen borrokak Donostian
MULTIMEDIA - solasaldia

Donostiako Koldo Mitxelenan egindako mahai-ingurua ondorengo parte-hartzaileekin: Satorralaia, Metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua (Belen Martinez), Belartza 2 Gelditu (Mikel Esnaola), Uliako Lore Baratzeak (Leire Rodriguez), Sos Miracruz 19 (Josean Arrieta), Errausketaren aurkako Donostiako plataforma (Juanmi Malatas). Aurkezle eta moderatzailea: Lander Arbelaitz (ARGIAko kazetaria).


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude