Donostiako komiki azokako langileak, soldatarik kobratu gabe

  • Lehenbizikoz egin zen iaz Comik-D Donostiako komiki eta manga azoka. Antolaketa-lanetan aritu ziren 30 lagunek salatu dute agindu zieten kontratua ukatu zietela, eta ondorioz ez dutela soldatarik kobratu. Azokaren araberako soldata agindu zieten antolatzaileek.

Jon Torner Zabala @jtorner
2018ko martxoaren 12a

Joseba Larratxe 'Josevisky' komikigilearen txioak jarri gaitu arrastoan, Gara egunkariaren artikulua atxikirik duenak.

Artikuluan aipatzen da 2017ko komiki azokako langileen soldaten afera epaitegietara iritsi dela eta, lehen edizioan bezala, aurten lanean arituko diren 40 lagunei "gauza bera" egingo dietela, iaz kobratu gabe geratu zen Daniel Mierak azaldu duenez: "Jorge Balenciak [iaz lanean aritu zen beste lagun bat] esan zion Oscar Goñiri [azokaren zuzendariari] aurten ere joango zela, baina aurretik kontratua nahi zuela mahai gainean. Azkenean, antolakuntza taldetik bota du eta beste pertsona batzuk sartu ditu. Guri egindakoaren berdina egiten ari zaie".

Aurten, martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da Comik-D azoka.

Lehen edizioan, euskararen presentzia urriagatik kexu

2017an, azoka inauguratu bezperan, Igor Leturiak artikulua plazaratu zuen blogean: Comik-D, Donostiako komiki-azoka berria, hasi aurretik gaizki: "Aste bukaera honetan izango da Kursaalen webgunea, Facebook orria eta Twitter kontua gaztelania hutsean dituen eta Diario Vascok antolatzen duen jaialdiak".

[Webguneko informazioa euskaraz ere badago gaur egun, baina Twitter kontua gaztelania hutsean dago, baita Facebook ere].

Kanal hauetan artxibatua: Prekarietatea  |  Komikia  |  Donostia

Prekarietatea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-21 | Topatu.eus
Ikertzaile gazteen prekarietate-egoera salatzeko, erreklamazioak aurkeztu dituzte EHUko erregistroetan

EHUko doktoretza aurreko ikertzaileek protestak egin dituzte gaur Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako campusetan. Kontratu amaieragatik kalte-ordainak eskatzeko erreklamazioak aurkeztu dituzte unibertsitateko erregistroetan.


2018-06-19 | Hala Bedi
Gasteizko SuperCor supermerkatuan eta inguruan ekimena egin du LAB-ek

SuperCor Express izeneko denda zabaldu zuten duela hiru aste Zulaika kirol-denda zegoen lokalean.


2018-06-14 | ARGIA
Langile bat hil da Bilboko portuan, kamioi batek zapalduta

Asteartean gertatu da ezbeharra, Bilboko portuko Punta Luceroko harrobiko egonkortze obretan.


2018-06-08 | Nahia Ibarzabal
Marrubi goxoaren atzean giro garratza

Huelvako sasoiko langileen baldintzak gero eta okerragoak dira. Abusuak gora egin ahala zigorgabetasunak behera.


2018-06-05
ARGILAN-ESK: bada dirurik, borondate politikoa falta da
Euskal herritarrek pobreziarekin amaituko duen DsBE bat behar dute

ARGILAN-ESK-k urteak daramatza DsBEren erreforma erradikala aldarrikatzen, bere gabezia garrantzitsuenak soluzio-bideratzeko, hau da, pobrezia, bazterketa soziala eta Lanbideren kudeaketa penagarri eta zitalarekin amaitzeko.

 

 


2018-06-04 | ARGIA
Deliveroo banaketa-aplikazioaren kontrako epai batek zalantzan jarri du haren negozio-eredua

Deliveroo bidez lan egiten duten banatzaileak ezin dira autonomotzat hartu, Valentziako epaitegi batek eman duen sententziaren arabera. Epaiak zalantzan jarri du mota horretako aplikazioen negozio-eredua.


2018-06-01 | Hiruka .eus
EHUko Aurre-doktoreen Asanblada
"Eskulan merkea baino ez garela ematen du"

Lan-baldintzen "benetako" hobekuntza eskatzeko protestan dabiltza EHUko aurre-doktoreak. Euren lan-eskubideak ukatzeko unibertsitateak legearen "anbiguotasuna" erabiltzen duela salatu dute.


2018-05-31 | ARGIA
Garbi˝e Aranburu (LAB):
"Estatalizazioa hedatzen ari da olio orbanaren moduan"

Lanuzte eta mobilizazio eguna izan da asteazkena LABek deituta, estatalizazioak negoziazio kolektiboan duen eragina salatzeko. Hego Euskal Herriko hiriburu eta eskualdeetan 135 tokitan egin ditu halako ekimenak.


Sindikatuen grebarako ultimatumak lan-hitzarmena blindatzera derrigortu du Gipuzkoako eraikuntzako patronala

Sektoreko 17.000 langilek 2009tik honako eros-ahalmena berreskuratu ahal izango dute eta lan-hitzarmenak ultraaktibitate mugagabea izango du. Betetzen ez den kasuetarako jarraipen batzordea eratuko dute langileei zuzenean ordaintzeko.


Gipuzkoako eraikuntzako greba mehatxuak patronala estutu du beste proposamen bat egitera

Asteazkenean bildu dira Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartea eta LAB eta ELA sindikatuak Gipuzkoako eraikuntza sektoreko hitzarmenaz hitz egiteko. Ez dira adostasunera iritsi, sindikatuek ez baitute nahikoa urrats ikusi patronalaren proposamenean. Hala, greba egiteko aukerak aurrera jarraitzen du; maiatzaren 22an izango da hurrengo bilera.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude