argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Fires gune autogestionatua hustu eta eraisketa lanak hasi dituzte
  • Donostian, Añorga Txikiko Fires gune autogestionatua –Firestone lantegi ohia– hustu du Ertzaintzak, eta eraisketa-lanak hasi dituzte, Irutxuloko kazetari Xalba Ramirezek jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 28a
Argazkia: @xalbaram / @irutxulo

Eraikin barruan zeuden hiru lagunak gauerdian kaleratu dituzte. Ertzaintzak ez die utzi barruan zituzten azken objektuak hartzen. "Beste modu batera berreskuratu beharko dituzue" erantzun die ertzainak, Ramirezek kontatu duen moduan.

SOS Arrazakeria, Caritas eta Infernua Bizirik plataformako kideek babesa adierazi diete, eta nabarmendu dute “kale gorrian” geratuko direla kanporatutako pertsonak. “Harrera etxeetan ezin dituzte hartu”, gaineratu dute, Irutxulok jaso duenez.

Firestone lantegiaren hustutzea salatzeko elkarretaratzea egingo dute Donostiako Udaletxearen aurrean, 19:30ean.