argia.eus
INPRIMATU
Donostiako dFeria bertan behera geratu da

2010ko urtarrilaren 12a

dFeria antzerki jaialdia bertan behera utzi dutela jakinarazi zuten atzo Norka Chiapuso antolatzaileak eta Denis Itxaso hiriko kultura zinegotziak. Hauen esanetan, "ikuslegoaren harrera eskasa eta krisi ekonomikoa" daude erabakiaren atzean. 2008an 40.000 ikusle izan zituen azokak, eta iaz 10.000. Aurten, jaialdiko parte zen Itinerarte atala indartzea erabaki dute Donostia Kulturako arduradunek. Latinoamerikako antzezlanak bilduko ditu eta urrian izango da. Itinerarteri lehentasuna emanez euskal antzerki konpainientzako ateak itxi egingo direla onartu zuen Itxasok, baina "publikoaren gutxieneko sostengurik gabe aurrera egitea ezinezkoa" dela gaineratu zuen. Honez gain, urtarriletik ekaina bitarteko arte eszenikoen egitaraua aurkeztu zuten.