Donostiako Aske Guneko gazteek zigorra osorik bete beharko dute

  • Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteen abokatuek Espainiako Zigor Kode berriaren arabera gradua jaisteko eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak ukatu egin du eta beraz, sei urteko kondena osotasunean bete beharko dute, espetxean jarraitzen duten bost gazteek.


2017ko uztailaren 07an - 10:58

2015ean egin zuten Zigor Kodearen erreformaren arabera, zigorra gradu bat edo bi jaits daiteke erabilitako bitartekoak eta eragindako ondorioak “objektiboki larritasun txikikoak diren” delituetan. Honela egin zuten 2015eko abenduan Ainhoa Villaverde eta Ibon Esteban Segiko kideekin: ekintza soilik politikoak egozten zizkietenez, sei urtetik bi urtera jaitsi zieten zigorra.

Donostiako Segiko kide izateagatik kartzelan jarraitu beharko dute sei urteak bete arte Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Mikel Arretxe, Egoi Alberdi eta Ekaitz Ezkerrak. Denak aurten aterako dira Ezkerra izan ezik, behin behineko espetxealdirik izan ez zuen bakarra izanik, sei urteak jarraian egin beharko dituelako.

Pasa den apirilean auzi bereko Adur Fernandez, Oier Lorente eta Aitor Olaizola aske geratu ziren, sei urteak osorik beteta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Donostia
Aske Guneko gazteen askatasuna eta Mozal Legea indargabetzea aldarrikatuko dituzte IV Libre Topaketan

IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.


2017-04-26 | ARGIA
Oier Lorente preso donostiarra askatu dute

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Oier Lorente eta lau urteren ostean atera da kartzelatik; Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.


Ongietorri beroa Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola preso ohiari

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta lau urteren ostean atera da kartzelatik, orotara sei urteko espetxe zigorrarekin ordainduta Segiko kide izatea egotzi izana. Ehunka lagun izan ditu zain Donostiako Alde Zaharrean, ongietorria emateko.


2015-04-21 | Igor Agirre
Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gazte bati Aske Gunean parte hartzeagatik

Gazte bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotzea saihesteko antolatutako Donostiako Aske Gunean parte hartzeagatik. Donostiako Auzitegiak “desobedientzia larria eta desordena publikoa” egotzita zigortu du 2013ko apirilaren 10eko... [+]


Eguneraketa berriak daude