argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Antzerki Feriak izena eta irudia berritu ditu

2008ko maiatzaren 14a

Donostiako Antzerki Feriak dFeria izena izango du aurrerantzean, eta irudi berria izango du. Aurtengo kartela Nu Comunicación enpresak diseinatu du. Antzoki bateko oihal koloretsua erakusten du eta kanoi argi batek dFeria argiztatzen du. Beheko marra beltzak ikusleen lehenengo ilara irudikatu nahi du. Uztailaren 8tik 12ra egingo da dFeria.