Donostiak zine-areto berria du: Tabakalera

  • Irailaren 11n inauguratu zuten kulturguneak lehenbiziko egunetako zurrunbiloa pasa ondoren urte osoan zinema aretoan zer eskainiko duen iragarri du.

Andres Di Tellari eskainiko zaio Tabakaleraren zine aretoko lehen zikloetako bat. Ostegun honetan zuzendari argentinarraren '21 de marzo 1968' film laburra (irudian) proiektatuko da besteak beste.

2015eko urriaren 01an - 03:21

Asteazkenetik igandera proiektatuko dituzte filmak Tabakaleran, jatorrizko bertsioan beti, batzuetan gaztelaniazko azpitituluekin eta beste batzuetan euskarazkoekin –bakoitzaren portzentajeak ez dituzte argitu oraingoz–. Modu oneko eskaintza: 3,5 euroan jarri dute sarreraren prezioa.

Pelikulak eskaintzeaz gain, “gogoetarako eta ezagutza partekatzeko topagunea” ere izan nahi du Egiako aretoak, Tabakaleratik nabarmendu dutenez.

Bost ardatzetan oinarritzen den eskaintza

Zinegile garaikideen filmografian oinarrituko den “Fokuak” saila da Tabakaleraren zine-eskaintzaren bost zutabeetan lehena; eta Andres Di Tella zuzendari argentinarrari eskainitako zikloarekin abiatuko da. Donostian aurkeztu berri du 327 cuadernos izeneko azken lana Di Tellak, Zinemaldiko Zabaltegi sailean.

Nazioarteko zinema jaialdiek eta banatzaile independenteek eskaintzeko daukatena erakutsiko du “Zine garaikidea” ildoak. Horren barruan, urriaren 2an Jonas Truebaren Los exiliados romanticos proiektatuko dute.  

Gai zehatzen inguruko zikloak ere eskainiko dituzte –haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa gai nagusitzat izango dituen “Aro atomikoa” eta “zinea eta arkitektura” dira iragarri dituzten lehenbizikoak–.

“Gutun zuriak” izeneko ekimenarekin berriz, Tabakalerak erreferentziazkotzat jotzen dituen jaialdi, kritikari, artista eta programatzaileak pasako dira Tabako fabrikatik.

Eta igande goizetan ere ez da faltako eskaintzarik, formatu berritzaileetan: “zine-vermuta”, “brunch-zinea” eta publiko orokorrarentzako moduko saioak eskainiko dituzte, besteak beste, hilean behin.

Filmategia eta Nosferatu zikloa ere bai

Beste berrikuntza zera da: Euskadiko Filmategiak lehen aldiz zine areto propioa edukiko duela eta beraz, urtetan artxibatutako lanak publikoari eskaintzeko modua izango duela.

Horretaz gain, filmategiak Donostia Kulturarekin batera antolatzen duen Nosferatu zikloa ere Parte Zaharreko Antzoki Zaharretik Tabakalerara pasako da. Aurten Krysztof Kieslowski zuzendari poloniarraren lanari eskaini diote atzera-begirakoa –Okendo Kultur Etxean berari buruzko erakusketa ere ikus daiteke urriaren 24ra arte, zikloarekin paraleloan–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakalera
2022-11-29 | Leire Artola Arin
XVII. Feministaldian arrastaka doazenen arrastoa goraipatuko dute

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari... [+]


2022-06-12 | Peru Iparragirre
Ikerketa metafisikoak paper laukidunean

Hemezortzi egileren lanak biltzen ditu Emma Kunzen unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin elkarrizketan erakusketak. Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile eta sendalari suitzarrak pendulua erabiliz egindako tamaina handiko irudiek dute zentraltasuna, eta artista... [+]


Claire Simon zuzendaria Donostian izango da maiatzean, Tabakalerak antolatu duen atzera begirako zikloan

Iaz Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan lehen aldiz Sail Ofizialean lehiatu ostean, Euskal Herrira itzuliko da aurten Claire Simon zinema zuzendaria. Tabakaleran haren filmografia osoa proiektatuko dute apirilaren 7tik aurrera eta maiatzaren 28an, Récreations filmaren... [+]


2021-11-12 | Leire Artola Arin
Emakumeen* bizitza eta gorputzen "dardara bortitzei” helduko diete XVI. Feministaldian

Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.


2021-07-04 | Xalba Ramirez
Komunikazioa-inkomunikazioa: tradizioa eta abangoardia

Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude