Donostia 2016ren aurkako salaketa erretiratzearen kontra bozkatu du Jaurlaritzak

  • Tentsio handiko bilera espero zen eta iraun zuena kontuan hartuta, eztabaidarako behintzat eman zuen. Akordiorako ez ordea. Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua alde batetik eta Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundia bestetik aritu ziren Donostia 2016ren patronatuko bileran.


2015eko martxoaren 19an - 10:15
Donostia 2016ko patronatuaren bilera asteartean Donostian (argazkia: Dani Blanco).

Kultur Hiriburuan parte hartzen duten erakundeek Donostiako Udalaren proposamen bat eztabaidatu zuen asteartean: bertan, Espainiako Kultura ministerioari eskatzen zaio 2016aren kontra epaitegietan jarri duen demanda zibila erretiratzeko.

Eta proposamena aurrera atera da, baina ez aho batez. Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bozkatu dute alde. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak berriz, kontra.

Bileraren gakoetako bat zen Jaurlaritzak nolako jarrera hartuko zuen, ordura arte kritiko agertua baitzen ministerioak epaitegietara bidean jarri duen hitzarmenarekin –Kontseiluak hizkuntza gutxituei buruzko goi-bilera antolatuko du horren bidez–, baina Madrilek abiatutako bide judizialak jauzi kualitatiboa ekarri du erakundeen arteko tentsioan.

Asteartean birritan bozkatu zuen Kultura ministerioarekin batera. Bigarren bozketan hitzarmenaren legezkotasuna defenditzeko patronatuaren zerbitzu juridikoak erabiltzearen kontra agertu ziren Jaurlaritzako bi ordezkariak eta Espainiako Kultura ministeriokoa.

Izagirre: “2016a babesteko aukera galdu dute”

Bileraren amaieran Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Jaurlaritzaren eta Madrilgo Gobernuaren jarrera gaitzetsi zuen, El Diario Vascok jaso dituen adierazpenetan: “2016ari babesa adierazteko aukera galdu dute”.

Dena den, Izagirrek baieztatu zuen proiektua gainbegiratzen ari diren Europako ordezkariek “normaltasunez” hartzen dituztela erakunde publikoen artean gertatzen diren mota honetako eztabaidak.

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak ere hitz egin zuen bileraren ostean. Berriak jaso duenez, hizkuntza gutxituen goi-bilera nola antolatu den kritikatu zuen. Bere esanetan “zuzendaritzarik ez zegoen une batean alkateak eta EH Bilduk esan diote talde teknikoari: 'Hau egin behar duzu, eta jende honekin egin behar duzu'”.

Bileraren aurretik Kontseiluko iturriek adierazi zutenaren arabera, goi-bilerarekin aurrera jarraitzeko asmotan dira. Gogora ekarri dute, halaber, bi urte daramatzatela Donostia 2016rekin lankidetzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 2016
Kulturak hiria eraldatu nahi izan zuen urtea

Urteak igaro genituen “Donostia 2016” entzuten. Europako kultur hiriburua, herritarren energia olatua, elkarbizitzaren kultura... Hitz handien atzean, krisiz eta gatazkez betetako prozesua izan zen. Nork ez du oroitzen Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirreren arteko... [+]


2016: kultura aitzakia gisa erabili zen urtea?

Atzera begira, inork gutxik uste du 2016ak bere helburu kulturalak bete zituenik. Kontrara, ordutik hona, hiriaren turistifikazio masiboaren erantzuleetako baten moduan ikusten dute askok egitasmoa. Baina zer zioten garaian hiriburutzaren kontrakoek? Izan al du hiriburutzak... [+]


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]


Donostia 2016k eragindako diru sarrerek apenas berdindu dute proiektuaren aurrekontua, datu ofizialen arabera

Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 milioi eurokoa zela.


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Eguneraketa berriak daude