Larunbatean aurkeztu zuten Donostia 2016 kultur-egitasmoaren abesti ofiziala. Harkaitz Canok, Uxue Alberdik, Angel Errok eta Iñigo Goienetxek idatzi dute testua eta konposizioa Juantxo Zeberio pianojolearena da. Abeslarien artean daude Ainhoa Garmendia, Francis Diez (Doctor Deseo), Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh) Ainara Ortega, Amancay Gaztañaga, Ines Osinaga (Gose), Oreka Tx, Pello Reparaz (Vendetta), Aiora Errenteria (Zea Mays) eta Wanka (Selektah Kolektiboa).