Donibaneko gazte mugimenduak topaketak eginen ditu larunbatean

  • Egun osoko egitaraua prestatu dute, auzoko gazteak batzeko eta euren egoeraz hausnarketa egiteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 03an - 11:56

 

 

 

 

 

Donibaneko Kirol Elkartean, goizeko 11:00etatik aurrera, tailerrak, herri bazkaria, eztabaidarako lan taldeak, kalejira eta festa giroa izanen dira.

Egun osoko egitaraua prestatu dute auzoko gazteak batzeko eta euren egoeraz hausnarketa egiteko. Sarean, @ALL_TXA kontuaren bitartez eta tatxan.tk webgunean eskuratu daiteke informazio gehiago.

Hemen ikus daiteke egitaraua osorik:

https://static.wixstatic.com/media/700b7e_fc00a6c9868d4fbb91928be0ace417a9.jpg/v1/fill/w_1469,h_1119,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01/700b7e_fc00a6c9868d4fbb91928be0ace417a9.jpg

[Albistea hau hona ekarrri ahal izan dugu Creative Commons lizentziari esker, testu originala Euskalerria.org-en atarian aurkituko duzu]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude