argia.eus
INPRIMATU
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu
  • "Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri xiberotarra.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko martxoaren 07a

Geroztik hainbat belaunaldi pasa dira bertatik. Berriz elkartuko dira gaur eta atzoko dantzari eta kideak maiatzaren 24ko ikusgarri handi batean. Aitzinetik gaur egungo dantza taldeak bi ikusgarri eskainiko ditu tanka aretoan. Horrez gain, apirileko bakantzetan taldearen ibilbidea kontatuko duen jantzi eta argazki erakusketa ikusten ahalko da. 

Martxoaren 8aren kari, Begiraleak taldeko 36 emaztek Irradaka dantzatuko dute Donibane Lohizuneko karriketan.