Euskal presoei elkartasuna azalduko die Hatortxurock jaialdiak

  • Hamalaugarrenez ospatuko da Hatortxurock jaialdia ostiral eta larunbatean Atarrabia eta Burlata arteko Entrecementerios eremuan. Besteak beste, Zea Mays, Bongo Botrako, Bad Sound Sistem, Doctor Deseo eta Gatillazo ikusteko sarrerak salgai daude jada.


2012ko abenduaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hamalaugarrenez ospatuko da Hatortxu Rock jaialdia

“Hator hator neska mutil etxera” lemapean hasi zuen 1999an ibilaldia Hatortxurock musika jaialdiak. 700dik gora euskal preso politikoei elkartasuna adieraztea da jaialdiaren asmoa eta herritarrei “gogoraraztea” zein egoeratan dauden: “Senideengandik inoiz baino urrutiago daude eta horrek dakartzan arriskua eta gastua ikaragarrizkoak dira", diote antolatzaileek. "Gaixo dauden presoak kaleratzeko oztopoak jartzen dituzte eta zigorra bete dutenei askatasuna ukatzen diete”. Uste dute “ezinbestekoa” dela Hatortxurrok bezalako jaialdi bat antolatzea.

Iaz bezala, aurten ere bi eguneko egitaraua izango da. Ostiraleko bonoak 12 euro balio ditu (leihatilan 15) eta larunbatekoak 20 (leihatilan 24). Bi eguneko bonoak, berriz, 25 euro. Internetez erosteko aukera eman dute eta saltzen dituzten hainbat tabernen zerrenda ipini dute webgunean.

Ostirala: Keu Agirretxea, Doctor Deseo, Selekta Stepi & Kenitra Bad Sound Sistem

Larunbata: Nekez,  Zea Mays, Deskontrol, Canteca de Macao, Habeas Corpus, Bongo Botrako, Koma, Gatillazo, El Drogas eta Tximeleta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hatortxu Rock
2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


Hatortxu Rock 28: amaiera berri bat

17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.

 


2021-10-27 | ARGIA
17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]


2021-10-14 | Leire Artola Arin
Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an ospatuko da

Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]


Eguneraketa berriak daude