Euskal presoen sakabanaketarekin amaitu behar dela aldarrikatzea eta “salbuespen neurriek” eragiten duten elkartasuna omentzea dira maiatzaren 7ko Mirentxin Egunaren xede; egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako.
Larrabetzu eta Bilbo artean egingo duten furgoneta martxarekin hasiko dute eguna. 400 furgoneta inguruk hartuko dute esku ekimenean, preso bakoitzeko furgoneta batek gutxienez. “Astebururo errepideetan dauden senide eta lagunak ikusarazi” nahi dituzte antolatzaileek. Ekintza ugari antolatu dute ibilbidean zehar.
Egun osoko egitaraua antolatu dute Larrabetzun. Hainbaten artean, kale animazioez, umeentzako ikuskizunez, erakusketez eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaraturikoek.
Egitaraua:
Bideo honen bidez iragarri dute furgoneta martxa: