Dispertsioa ikusarazi nahi dute 400 furgonetarekin maiatzaren 7an, Mirentxin Egunean

  • Euskal presoen sakabanaketarekin amaitu behar dela aldarrikatzea eta “salbuespen neurriek” eragiten duten elkartasuna omentzea dira maiatzaren 7ko Mirentxin Egunaren xede; egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako.


2016ko apirilaren 28an - 10:28
Egun osoko egitaraua antolatu dute Larrabetzun.

Larrabetzu eta Bilbo artean egingo duten furgoneta martxarekin hasiko dute eguna. 400 furgoneta inguruk hartuko dute esku ekimenean, preso bakoitzeko furgoneta batek gutxienez. “Astebururo errepideetan dauden senide eta lagunak ikusarazi” nahi dituzte antolatzaileek. Ekintza ugari antolatu dute ibilbidean zehar.

Egun osoko egitaraua antolatu dute Larrabetzun. Hainbaten artean, kale animazioez, umeentzako ikuskizunez, erakusketez eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaraturikoek.

Egitaraua:

 

Bideo honen bidez iragarri dute furgoneta martxa:

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude