Dispertsio politikak urteko zazpigarren auto istripua eragin du

  • Ezbeharra Iker Lima presoaren lagunak Huelvako espetxetik bueltatzean sufritu du. Onik atera den arren, bere lagunari bisita egiteagatik pairatzen duen bigarren istripua da. Etxerat plataformak bihar Bilbon elkarretaratzera deitu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 26an - 17:36
Biribilgun batean atera zen autoa. (Arg.: Etxerat)

Iker Lima euskal preso politiko galdakaoztarraren lagun batek ezbeharra sufritu zuen atzo Salamanka inguruan, Huelvako espetxetik itzultzean. Biribilgune batetik berriro autobiara abiatzen zenean ibilgailuaren kontrola galdu eta errepidearen alde batean irauli zen. Autoan zihoan lagunak ez zuen kalterik jasan eta arrastaka kotxetik ateratzea lortu zuen. Ez da lehen aldia Iker Limaren lagunak auto istripua pairatzen duela bere lagun presoa bisitatzera joatean. Duela hiru urte ezbeharra izan zuen Tordesillasen, Cacereseko espetxera bidean errai erdian zegoen kamioi baten gurpila jo ostean.

Dispertsio politikak aurten eragiten duen zazpigarren istripua da. Hori salatzeko eta Iker Limaren lagunari elkartasuna adierazteko, bihar Bilbon 19:00etan elkarretaratzera deitu du Etxeratek Arriaga plazan.

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude