Disoluzio eskaeraren aurrean Askapeña konpartsak lanean jarraituko duela adierazi du

  • Askapeña konpartsa legez kanpo uzteko eskaera salatzeko prentsaurrekoa egin dute ostegunean Bilbon. Bertan, aipatutako Konpartsaz gain, Bilboko Konpartsak, Gora Iruñea, Iruñeko Peñen Federazioa, Donostiako Piratak eta Gasteizko Txosnetako kideak izan dira. Lanean jarraituko dutela adierazi dute.


2015eko apirilaren 23an - 17:02
Askapeñako kideak, Bilboko konpartsen eta jai herrikoien eremuko beste eragile batzuen babesarekin egin dute prentsaurrekoa. (Arg: Bilboko Konpartsak)

Askapenaren ilegalizazio eskaerarekin batera egin zuen fiskaltzak Bilboko konpartsa honen disoluzio eskaera.

"Askapeña konpartsaren desegitea eskatzen duen autoak ez du inongo arrazoi edo zergatirik agertzen eskaera azaltzeko, beste hainbestetan ezagutu izan dugun eraikuntza judiziala baino ez; Egin, Egunkaria, AEK, Udalbiltza, Joxemi Zumalabe eta abar kriminalizatu eta ehorzteko erabili izan duen eraikuntza judiziala baino ez, denborarekin izan dituzten absoluzio epaiek muntaia huts bezala agerrarazi duten berbera".

"Konpartsa irekia gara, zabala eta gardena", esan dute agerraldian, jai eredu "aske, alegera eta herrikoia" bultzatzeko lan egiten dutela, eta eredu horretan "bidezko aldarrikapen guztiek" dutela lekua "feminismoak zein ekologismoak, autogestioak, edo elkartasunak eta, noski, internazionalismoak". Adierazi dutenez, konpartsakideei egotzi dakiekeen delitu bakarra internazionalistak izatea da, "Bilboko herritarrei, jaien bitartez, gure herriaren senide diren herrien errealitate eta borrokak ezagutaraziz".

Jai ereduaren aurkako erasotzat jo dute

Prozesu honen atzean ez dago Askapeña konpartsaren aurkako erasoa bakarrik, Bilboko Konpartsen eta Euskal Herriko jai eredu herrikoien aurka ere ari direla nabarmendu dute. "Ez da jaiak bizitzeko gure eredu alternatibo honek jasan izan duen lehenengo erasoa, bai ordea larriena, bere garrantziagatik; ez da zigorraldi edo etenaldi bat: behin betiko desagerrarazi nahi gaituzte".

Bilboko Konpartsetako kideek garrantzia eman diote Askapeñak azken 24 urteotan egindako lanari, baita babesa eman ere, ironia ukitua izan duen prentsaurrekoan. "Jai herrikoiak eta parte hartzaileak aurrera eramaten aritu dira, eta jarduera arriskutsu horretan dihardute".

Espainiako Auzitegi Nazionalak "jaiak kriminalizatu" nahi dituela uste dute konpartsek ere, eta beren ustez zentzugabea da 2015ean horrelakoak gertatzea. "Denboraren Ministerioa sor dezatela. Egungoa ez den garaian harrapatuta daudenez, behintzat ofizial egin dezatela" .

Jazarpenak jazarpen, konpartsek jai herrikoien ereduaren arrakasta azpimarratu dute, eta hauek ezin direla legez kanpo utzi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude