"Diskurtso arrazistak bozak ematen ditu, baina Maroto bakarrik gelditu da"

  • Gora Gasteiz plataformak abiatutako Marotoren aurkako kanpainak fruituak eman ditu Udalaren osatzean. Bere diskurtso “arrazista” eta “xenofoboa” alkatetzatik kanpo uztea lortuta, balorazio oso positiboa egin du Gora Gasteizek. 


2015eko ekainaren 15an - 11:23
Gora Gasteiz Plataformak aniztasunean eta errespetuan oinarritutako Gasteiz baten alde egiten du (argazkia: noticiasdealava.com)

Plataformako kide Ane Zelaiak Info7 irratian adierazi duenez, “oso pozik” daude lortutako emaitzarekin, eta Gasteizko jendartea “zoriondu egin behar da egindako lanagatik”.

Bere hitzetan, urte oso gogorra izan da Gasteizten, Marotok egindako adierazpenek giroa erabat “gaiztotu” dutelako. Guztia galduta zegoela uste zuten, eta egoerari buelta ematea oso zaila izango zela.

Ordea, jendearengan ilusioa sortuta, bizilagunen aktibazioarekin, bestelako Gasteiz baten alde egitea lortu dutela adierazi du Zelaiak: “Aniztasun eta errespetuan oinarrituko den Gasteiz baten alde egitea lortu dugu, egoerari buelta eman diogu”.

Gora Gasteizko kideak onartu du hauteskunde gauean gogorra izan zela “errealitatearekin parez pare” topatzea. Bere hitzetan, “diskurtso arrazistak bozak ematen ditu, batez ere krisi garaietan”. Baina oraingoan Maroto bakarrik gelditu da bere diskurtsoarekin.

Azpimarratu du herritarrek badutela politikan eragiteko gaitasuna, argi gelditu dela kasu honetan.“Sentsibilitate ugari biltzea lortu dugu, bakoitza bere esparrutik. Horrek konplizitate handia sortu du, bai esparru politikoan, baina baita beste hainbat arlotan ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marotoren xenofobia
2019-07-30 | Z. Oleaga
Maroto, migratzaile iruzurgilea?

Javier Maroto Gasteizko alkate izan zen 2011-2015 legegintzaldian. Hasierako urteetan, José Ángel Cuerdaren irudiko "guztion alkate" izan nahi zuela ematen zuen. Alderdiaren kontra eginez Garoñaren eta frackingaren aurka, gaztetxearekiko eta... [+]


2018-11-30 | | Arabako Alea
PPk etorkinen inguruan erabilitako diskurtso "xenofoboa" salatu dute

PSEk "hiriari horrenbeste kalte egin zioten iraganeko diskurtsoak" berreskuratzea egotzi die popularrei, eta EH Bilduk "eskuin muturreko jarreretara" hurbiltzen ari direla dio.


Experts in mixing

Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia moztu bezain laster eta tenkatu zuen aurpegia imintzio batean, nahastu zitekeena irribarre batekin.


2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


PPren ispiluaren aurrean

Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik "aprobetxatzen" omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban.


Eguneraketa berriak daude