Diskriminaziorik gabeko Gasteiz ikusaraztea lortu dutela ospatuko dute larunbatean

  • Helburua lortu du Gora Gasteiz ekimenak: interes alderdikoiek bultzatuta mezu xenofobo eta arrazistak zabaltzen ari zirela-eta, diskriminaziorik gabeko hiria aldarrikatzeko jaio zen, joan den azaroan. Apirilaren 18an bukatuko du bere ibilbidea, gasteiztarren atxikimendu handiak babestuta.


2015eko apirilaren 13an - 09:42
"Gorrotoari gorrotoarekin erantzun geniezaiokeen. Baina gizarte honek ez duela merezi erabaki genuen".

Prestazio sozialak jasotzen dituztenei buruz Javier Maroto Gasteizko alkateak esandakoen ostean, eskubide eta aukera berdintasunaren defentsan sortu zen Gora Gasteiz, eta lau hilabete hauetan xedea soberan bete dutela adierazi dute arduradunek, kolektibo eta lagun askok aldarrikapenarekin bat egin baitu, eta bide horretan hiri ireki eta anitza diseinatzen ari direla baitiote, bizikidetza oinarri.

“Gorrotoari gorrotoarekin erantzun geniezaiokeen. Baina gizarte honek ez duela merezi erabaki genuen. Ez du merezi gatazkarik, tentsiorik, eraso eta defentsaren dinamikarik. Eta zuri eta beltzari koloreen bidez egin diogu aurre, gatazkari elkartasunez, uniformizazioari aniztasunez, eskubideen murrizketari eskubide gehiago eskatuz, irainari musikaz”, azaldu dute hainbat kidek.

Jai erraldoia, aniztasunaren alde

Apirilaren 18ko jaiak emango dio amaiera jardunari: aniztasunaren eta eskubide sozialen alde, egun osoko festa antolatu dute Gasteizen bertan. Gizarte mugimenduen txokoa, haur jolasak, musika, dantza… izango dira, eta eguerdiko kalejirak “Gora Gasteiz! Stop Arrazakeria!” izango du lelo nagusia.

Aurpegi ezagunek babestuta

Asko dira mugimenduarekin bat egin duten herritarrak. Tartean, izen ezagun ugari: Bernardo Atxaga, Iñaki Iriondo, Irati Anda, Karmele Jaio, Karra Elejalde, Katixa Agirre, Mikel Urdangarin, Oihane Perea, Igor Gonzalez de Galdeano, Izaskun Moyua, Unax Ugalde, Iban Zaldua…


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Uniformeak eskola guztietan: zer dago Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen neurriaren atzean?

Ikastetxe guztietako ikasleek uniformea eraman beharko dute 2026tik aurrera, Frantziako presidenteak iragarri duenez. Hainbat hezitzaileri galdetuta, "aniztasunaren kontrako neurria" dela garbi dute. Identitatea erakusteko eta espresatzeko modu bat da arropa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude