Diru-sarrerak bermatzeko errenta herritar gutxiagok jaso dute irailean EAEn

  • Bigarren hilabetez jarraian, Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jaso duen herritar kopuruak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Lanbidek emandako datuen arabera. Abuztuan 202 lagun gutxiagok jaso zuten, eta irailean beste 29 gutxiagok, 65.337 herritarrek orotara.


2014ko urriaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hamar hartzailetik sei 35 eta 50 urte arteko emakumeak dira, Lanbideren arabera (Argazkia: Bilbaohiria.com)

Jaitsiera ez da ikaragarri handia, baina 2013ko udaz geroztik sumatzen zen goranzko joerak geldialdia izan duela erakusten du.

Dena den, arrazoiez mintzatzean, goizegi da ondorioztatzeko hartzaile kopuruaren jaitsiera ekonomiak eta lan merkatuak hobera egin dutelako gertatu dela.

EAEk pobrezia borrokatzeko duen tresna nagusia da DBE. Azken urteotako datuek erakusten dutenez, krisi garaietan eskaerak gora egiten du. 2009an 35.000 herritar inguruk jaso zuten laguntza hori, eta irailean 65.337 izan dira hartzaileak.

Hamar hartzailetik sei 35 eta 50 urte arteko emakumeak dira, fabriken itxierak eta langabeziaren igoerak gizonezko geroz eta gehiago behartu dituen arren laguntza horiek eskatzera, Lanbidek nabarmendu duenez.

Hartzaileen herena pentsioduna da, eta 2.000 inguru unibertsitate ikasleak. %60 inguru "espainiarrak" dira, eta %40 "atzerritarrak", hegoamerikar eta magrebtarrak gehienak.

SOS Arrazakeria: "Lanbide da kopuruetan izan diren akatsen erantzulea"

Lanbidek gutuna bidali zien pasa den astean DBEren 10.000 hartzaileri, 2012an eta 2013an zegoekiena baino diru gehiago jaso zutela-eta, diru hori itzultzeko eskatzen. 50 milioi euro dira orotara.

Arabako SOS Arrazakeria taldeak salatu duenez, "okerreko kobrantzen" erantzuleak ez dira hartzaileak, Lanbide baizik. "Hartzaileei dirua denek batera eta boluntarioki itzultzeko eskatzea, harrokeria administratiboaren erakusle da", adierazi du. SOS Arrazakeriak dioenez, hartzaile batzuentzat "ezinezkoa" da diru hori –kasu batzuetan 10.000 euroak gainditzen dituzte– itzultzea.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok pasa den ostiralean jakinarazi zuenez, hartzaile batzuk hasiak dira Lanbideri dirua itzultzen.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude