Nafarroako eremu ez euskalduneko hainbat ikastolek zuten finantziazio sistema berezia atzo (abuztuaren 31ean) iraungi zen. Orain, diru-laguntza publikoak jaso nahi badituzte LOGSEk eskatzen dituen baldintzetara egokitzeko eskatu die
UPNren gobernuak ikastola horiei. Besteak beste, gela bakoitzeko gutxieneko ikasle kopuru bat izatea eskatzen du LOGSEk. Horrek eragin oso kaltegarria izan dezake eremu ez euskaldunean dauden hainbat ikastolentzat, ez baitute gutxieneko kopurua betetzen. Bost dira
Nafarroako Gobernuaren erabaki horren eragina jasango luketen ikastolak: Tuterako Argia, Lodosako Ibaialde, Irunberriko Arangoiti, Vianako Erentzun eta Berako Labiaga Ikastola.