argia.eus
INPRIMATU
Trump AEB-etako presidente
Milaka lagun kalera atera dira Trumpen aurka ‘Not My President’ aldarrikatuz
  • Milaka lagun irten dira kalera AEBetako hiri ugaritan Donald Trumpek ordezkatzen ez dituela aldarrikatzeko. Isitiluak eta tiroketak ere izan dira zenbait tokitan.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 10

Kalean ez da giro. Milaka lagun atera dira azkeneko orduotan kalera AEBetako hiri nagusietan protesta egitera: Filadelfia, Seatlle, Portland, Washington, New York, Los Angeles... "Ez da nire presidentea" edo "Not Ku Klux Klan" afixak daramatzatela.

New Yorken gutxienez 5.000 lagunek manifestazioa egin dute Manhattango hiribide nagusietatik eta Oaklanden suzko barrikada jaso eta tentsio uneak izan dira poliziekin:

Seatllen Trumpen aurkako ibilaldi baten inguruan tioketa izan da eta pertsona batek bost lagun zauritu ditu, horietako bi larri, hango suhiltzaileek azaldu dutenez:

Donald Trumpek AEBetako presidente izateko hauteskundeak irabazi bezain laster bere diskurtso erasokorra aldatu du, webgune ofizialetik musulmanen kontrako mezuak ere kendu ditu. Paul Ryan Kongresuko errepublikarren liderrak, bestalde, babesa azaldu dio, eta Hillary Clintonek presidente berria izango denari aukera bat emateko eskatu du.

Nazioarteko erakunde eta munduko herrialde nagusiek elkarlana eta lasaitasuna adierazi nahi izan dute. Merkatuak baretu dira.