Orain arte aurkitutako dinosauro zaharrenen aztarnak agertu dira Hegoafrikan

  • Nazioarteko ikertzaile talde batek orain arte aurkitu diren fosil zaharrenak aurkitu ditu Hegoafrikan. Massospondylus espezieko dinosauruen hamar kabi atera dituzte lurrazpitik eta arrautzak, enbrioiak eta aztarnak azaldu dira. 


2012ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
'Massospondylus'-aren hezurrak.

Paleontologoen esanetan, fosil hauek duela 190 miloi urtekoak dira eta lehenengo dinosauruen ugalketa ohitura berezia ulertzeko baliagarriak izan daitezke. Aurkikuntzaren xehetasunak Proceedings of the National Academy of Sciences AEBetako aldizkari zientifikoan agertu dira.

Ikertzaile hauek 2005ean hasi ziren Hegoafrikako Golden Gate Highlands Parke Nazionalean indusketa lanak egiten. Lortutako arrastoak aztertuta, Massospondylus espezieko amak sei metro inguruko altuera zuela ondorioztatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude