Dimisio oldearen ondotik, komite tekniko batek kudeatuko du EAEko Ahal Dugu

  • Ahal Duguk komite tekniko bat izendatu du alderdia hauteskundeetaraino kudeatzeko, Roberto Uriartek eta EAEko zuzendaritzako beste 19 kidek dimisioa eman ostean.  Hauteskunde orokorren kanpaina koordinatzea izango da komite horren zeregina, eta Ahal Duguk adierazi duenez, “abenduaren 20ra bidean beharrezkoak diren antolakuntza erabakiak hartuko ditu”.


2015eko azaroaren 09an - 10:30
Roberto Uriartek dimisioaren zergatiak azaltzeko agerraldia egin zuen Bilbon.

Horrenbestez, bozak igaro arte ez dute EAEko Hiritarren Kontseilua berrantolatuko. Kudeaketa lanak komite teknikoak eta dimititu ez duten zuzendaritzako kideek hartuko dituzte beren gain. Ahal Duguko kideek Europa Pressi esan diotenez, dimisio oldearen ondoren 13 kide gelditu dira Hiritarren Kontseiluan. Dimisioa aurkeztu dutenek, aitzitik, azpimarratu dute EAEko zuzendaritzan sei kide baino gutxiago gelditzen direla.

Kargua utzi dutenen artean hauteskunde orokorretarako bi hautagai daude: Miren Gorrotxategi eta Luis Alejos. Hauek printzipioz zerrendetan jarraituko dute, Ahal Duguren arabera, komite teknikoaren eraketak ez baitu abenduaren 20ko bozen zerrendetan aldaketarik eragingo. Zehaztu duenez, lista hauek primario irekien bitartez osatu ziren, eta “orain ez dago aldaketarik zertan egin”.

Hauteskundetarako zerrenden osaketa, krisia piztu duen txinparta

Uriartek eta dimisioa eman duten zuzendaritzako gainontzeko kideek adierazi dutenez, erabakiaren atzean Espainiako Estatuko zuzendaritzarekin dituzten desadostasunak daude. “Arazoa Erakunde Idazkaritzan dago, alderdi zaharren aparatuen gisara ari baita jokatzen”, azaldu dute. Gertatu denaren errua ez diote Pablo Iglesiasi egotzi, eta berak zuzentzen duen proiektuaren alde egiten jarraitzeko asmoa erakutsi dute, “oinarrietan –alderdiaren zirkuluetan– lan eginez”.

ElDiario.es agerkariak jaso duenez, Uriartek hauteskundetarako zerrenden osaketarekin egin du gainezka. Alor honetan, Juan Lopez Uralde Arabako zerrendaburu izendatu izanak eragin dio ondoez gehien, “EAEko batzarraren borondatea errespetatzen ez duen erabakia inposatu baita” –honek Uralde Bizkaiko zerrendaburu bezala nahi zuen–. Horren harira, Uriartek adierazi du alderdiak lurraldeetako zuzendaritzetan ez duela “batere konfiantzarik”, eta askotan euren lana “oztopatu” egin dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


Sumar koalizioa Madrilen bai, baina Gasteizen ez

Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


2023-05-29 | ARGIA
EH Bilduk eta abstentzioak EAJren nagusitasuna apaldu dute

Abstentzio handiko hauteskundeak izan dira, eta lehia handiena EAJ eta EH Bilduren artean izan da: lehenengoak behera egin du eta bigarrenak gora. Nafarroako Legebiltzarrean UPNk mantendu du 2019ko garaipena, eta PSNk bigarren postua. Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk... [+]


Eguneraketa berriak daude