Diktadura militarreko artxiboak argitaratzea erabaki dute Brasilen. Ekainaren 17an emango dute pausoa Gardentasun Legeak ahalbidetuta. Lege hau maiatzaren erdialdean onartu zuen Gobernuak eta orain arte eskuragarri ez zeuden 38 organoren 16 milioi dokumentu publikatuko dira.
Orain arte ezinezkoa zen artxibo horiek eskuartean izatea. Datu pertsonal ugari zeuden nonbait jasota. Hala ere, dokumentu batzuk prentsan publikatuak izan dira zenbait historiadoreen aitorpenei esker.
Diktadura militarrean, gobernuan zeuden 38 organoetako hiru Ejertzitoko kideak ziren.
Artxiboak Brasilen daude gordeta. Baldintza txarretan daude gordeta, hezetasun askoko lekuan. Dokumentuak digitalitzatzea eskatu diote ikertzaileek Gobernuari, dokumentuen bilaketa lana errazteko.
Iparramerikako historialaria den Peter Kornbluchek "Segurtasunaren Artxibo Nazionala, Brasileko artxiboen ikerketa honi babesa emateko prest dagoela" adierazi zuen.