argia.eus
INPRIMATU
‘Diario de Noticias de Álava’-ko zuzendaritzak langile bat “jazarri” duela salatu du enpresa batzordeak
  • Zuzendari nagusiak eta zuzendari editorialak egindako "jazarpen eta errrepresalia kasu larria" salatu dute enpresa batzordeak eta ELA sindikatuak.

Unai Lomana Uribezubia 2025eko maiatzaren 13a
ELA Sindikatuak langilearen elkartasunean egindako elkarretaratzea. ELA Sindikatua

Maiatzaren 6 goizean, egunkariko langile eta enpresa batzordeko kide horrek Gasteizko Udalean agerraldia egin eta ordu gutxira bulegora deitu zuen zuzendari nagusiak eta zuzendari editorialak, ELA sindikatuak ohar batean adierara. Udalean egon ziren haien lan baldintza kaskarrei buruz mintzatzeko, "egoera larria" delako, eta diru publikoaren "kontrol handiagoa" eskatzeko.

Atea itxita egin zuten bilera bulegoan; kide horrek "jazarpena eta errepresaliak" salatu ditu. Hala berresten dute bileratik kanpo zeuden langileek, "oihuak eta forma txarrak nabariak" izan zirela. Oharrak azaltzen duenaren arabera, bileran zegoen batzordeko kideak enkontruarekin ez jarraitzea erabaki zuen, eta alde egiten hasi zen, baina, zuzendarien "presioen" ondorioz, bilerari berrekin zioten. Kaltetutako langilea bajan dago bileran gertatutakoaren ondorioz.

Gertatutakoa "gaitzesteko eta langileari babesa" emateko, elkarretaratu dira Diario de Noticias de Àlava-ko langileak. Halaber, zuzendaritzari "horrelako errepresalia eta jazarpen egoerak" berriz ez gertatzeko neurriak eta zuzendari nagusiaren kargugabetzea eskatu ditu ELAk.