Diamond Dogs, Heavy Trash eta Roky Erickson Azkena Rock jaialdian izango dira


2007ko uztailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Gasteizko Azkena Rock festibalean arituko diren taldeen berri eman dute antolatzaileek. Jaialdia abuztuaren 31n hasiko da, eta irailaren 2an amaitu. Hodoo Gurus, Diamond Dogs & The Silver Cats Horns, Heavy Trash, Roky Erickson & The Explosives, Giant Sand eta Two Gallants taldeek joko dutela baieztatu dute jada. Horiez gain, Super 400, los Coronas, Sexty Sexers eta Las Furias taldeak ere arituko dira. Eta horiek guztiekin batera aurrez iragarritako Tool, aurtengo festibaleko zerrenda burua, eta Quique Gonzalez y la Aristocracia del Barrio eta Brant Bjork & the Bros arituko dira. Jaialdiko egun guztietara joateko abonuak 60 euro balio du eta salgai daude jada ohiko dendetan. Eguneko sarrerek zenbat balioko duten ez dute azaldu oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azkena Rock festibala
2018-06-07 | Hala Bedi
Eredu baztertzailea bultzatzen duela leporatu dio Mugimendu Feministak Udalari, Azkena Rock-eko datuak gogoratuz

Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun... [+]


2018-05-23 | Hala Bedi
Hainbat eragile feministak bestelako Azkena Rock baten aldeko apustua egin dute

Kolektibo feminista ezberdinek  hiru konpromiso eskatu dizkiote Gasteizko Udalari eta jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresari. Aurten, soilik gizonezkoak dituzten taldeak karteletik ezabatuz gero, lau taldek joko lukete jaialdian.


2018-03-27 | Hala Bedi
Haserrea eragin du sarean Azkena Rockeko emakumeen presentzia eskasak

Eragile feministek eta norbanakoek haserre hartu dute Azkena Rock 2018 jaialdian egongo den emakumeen presentzia eskasa. Berrogei taldeetatik, soilik lautan egongo dira emakumeak oholtzaren gainean.


Ia emakumerik gabeko edizio baten ondoren, ARFek Joan Jett baieztatu du 2018rako

Joan Jett & The Blackhearts taldea iragarri du Azkena Rock festibalak 2018ko ediziorako, aurtengo polemikaren ondoren.


Emakumeak Azkena Rocken
Berdintasuna anplifikatu nahi, gizonen justifikazioekin topo

Musikaz eta matxismoaz aritzean beste estilo batzuek jasotzen dituzte kritika txarrenak, baina hain “gurea” dugun rockaren mundura ere iritsi da eztabaida, aurtengo Azkena Rock jaialdiaren kartelean ia emakumerik ez dagoela-eta. Zeresana eman du gaiak baina,... [+]


Eguneraketa berriak daude