Kontsulta 2014an antolatzeko eskatu diote ehunka milaka pertsonak Artur Masi. Katalunia zeharkatuz independentziaren aldeko Via Catalana giza katea osatu dute ANCk antolatuta. 17:14ean kanpai hotsekin batera hasi da ekimena eta ordubete inguru iraun du ekitaldi politikoak.
"Katalunia Europako estatu berri izan arte lanean jarraituko dugula adierazi nahi dugu, eskubidez dagokigulako", adierazi du ANCko presidente Forcadellek. Kataluniak bi bide dituela adierazi die, "Espainiaren menpe jarraitu eta desagertu, edo independentzia lortu". Bartzelonako Katalunia Plazatik mintzatu zaie aurrean zituen milaka pertsonei, baita irrati eta telebista bidez ibilbide osoan kokatu diren herritarrei ere.
Artur Masi presio egiteko baliatu du ekitaldia ANCk. "Ausartak izateko unea da prozesua independentziara eramateko, ez dugu gehiago itxaron nahi, independentzia posible da, independentzia beharrezkoa da, kontsulta konbokatzea nahi dugu".
"Gure erakundeei eskatzen diegu kontsulta antola dezatela atzerapenik gabe, 2014an. Ez 2016an."
ANCk jakinarazi du Via Catalanan milioi bat pertsonatik gorak hartu dutela parte.
Twitter bidez mugimendu handia dago.
Mugikorretatik bidalitako argazkiak (Assemblea.cat):
Giza kateak Katalunia hegoaldea zeharkatuko du, eta iparraldean eta Valentzian ere kilometro batzuk egingo ditu. Antolatzaileen arabera, 500.000 herritar inguruk eman dute izena, baina gehiago izango dira ekimenarekin bat egingo dutenak.
Twitterren: #ViaCatalana
Zuzeneko jarraipena, Vilaweb.cat eta Ara.cat hedabideetan.
Zuzeneko argazkiak, ANCren webgunean.
Instagram bidez jendeak bidalitako argazkien bilduma.