ANC: "Kontsulta antola dezatela 2014an, ez 2016an"

  • Kontsulta 2014an antolatzeko eskatu diote ehunka milaka pertsonak Artur Masi. Katalunia zeharkatuz independentziaren aldeko Via Catalana giza katea osatu dute ANCk antolatuta. 17:14ean kanpai hotsekin batera hasi da ekimena eta ordubete inguru iraun du ekitaldi politikoak.

ARGIA @argia
2013ko irailak 11
"Agur Espainia", dio kamisetako leloak.

"Katalunia Europako estatu berri izan arte lanean jarraituko dugula adierazi nahi dugu, eskubidez dagokigulako", adierazi du ANCko presidente Forcadellek. Kataluniak bi bide dituela adierazi die, "Espainiaren menpe jarraitu eta desagertu, edo independentzia lortu". Bartzelonako Katalunia Plazatik mintzatu zaie aurrean zituen milaka pertsonei, baita irrati eta telebista bidez ibilbide osoan kokatu diren herritarrei ere.

Artur Masi presio egiteko baliatu du ekitaldia ANCk. "Ausartak izateko unea da prozesua independentziara eramateko, ez dugu gehiago itxaron nahi, independentzia posible da, independentzia beharrezkoa da, kontsulta konbokatzea nahi dugu".

"Gure erakundeei eskatzen diegu kontsulta antola dezatela atzerapenik gabe, 2014an. Ez 2016an."

ANCk jakinarazi du Via Catalanan milioi bat pertsonatik gorak hartu dutela parte.

Twitter bidez mugimendu handia dago.

Mugikorretatik bidalitako argazkiak (Assemblea.cat):

Giza kateak Katalunia hegoaldea zeharkatuko du, eta iparraldean eta Valentzian ere kilometro batzuk egingo ditu. Antolatzaileen arabera, 500.000 herritar inguruk eman dute izena, baina gehiago izango dira ekimenarekin bat egingo dutenak.

Twitterren: #ViaCatalana

Zuzeneko jarraipena, Vilaweb.cat eta Ara.cat hedabideetan.

Zuzeneko argazkiak, ANCren webgunean.

Instagram bidez jendeak bidalitako argazkien bilduma.

Kanal honetan artxibatua: Katalunia independentziarantz

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2017-06-12 | Xalba Ramirez
Guardiolak egindako erreferendumaren aldeko diskurtsoak prentsa aztoratu du

Erresuma Batuan harriduraz jaso dituzte Pep Guardiola futbol entrenatzailearen adierazpenak; espainiar estatuko prentsak aldiz, haserre bizian hartu du.


2017-06-09 | Axier Lopez
"Nahi al duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?"

Urriaren batean egingo dute Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma, gaur Carles Puigdemont presidentak jakitera eman duenez. Galdera ere argia da: "Nahi al duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?".


2017-06-06 | Xabier Letona
Astean ezagutuko dira Kataluniako erreferendumaren data eta galdera

Aste erabakigarria izango da honakoa erreferendumaren bidean: astearte honetan bilduko da Erreferendumaren Aldeko Itun Nazionala eta, seguruenik, Generalitateak bihar ezagutaraziko ditu erreferendumaren data eta galdera.


2017-06-04 | Saioa Baleztena
"Erreferendumik ez badago legealdi honek ez du zentzurik"

2015eko irailaren 27ko hauteskundeetatik CUPeko diputatua da Eulàlia Reguant (Bartzelona, 1979) matematikari, aktibista eta finantza etikoetan aditua. Alderdi politikoekin lotura organikorik ez duten mugimenduen defendatzailea izanik, Kataluniako gobernura sartu aurretik, politikan baino, gizarte mugimenduan nabarmendu da bere ibilbidea. Kataluniako Parlamentuan elkartu gara.


Erreferendumaren data eta galdera "datozen egunetan" zehaztuko duela jakinarazi du Kataluniako Gobernuak

Independentziaren erreferenduma Espainiako Estatuarekiko akordiorik gabe egitea erabaki zutenetik, lehenengo bilera egin dute Kataluniako alderdi soberanistek. Kataluniako Gobernuak jakinarazi du “datozen egunetan” kontsultarako data eta galdera adosten saiatuko dela.


2017-05-29 | Xabier Letona
Kataluniako erreferenduma: data eta galdera finkatzeko unea iritsi da

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak astelehen arratsaldean bildu ditu erreferendumaren aldeko alderdiak. Joan den astean Madrilek emandako azken ezezko borobilaren ondoren, dagoeneko erreferendumerako data eta galdera adosteko unea iritsi da. Hamabost eguneko tartea hartuko du Gobernuak erantzun bat emateko.


Carme Forcadelli babesa adierazteko elkarretaratzea egingo du Eusko Legebiltzarrak

Kataluniako Parlamentua defendatzea Eusko Legebiltzarra bera defendatzea dela argudiatuta egin du proposamena EH Bilduk. Astelehenean egingo dute elkarretaratzea.


2017-04-28 | Axier Lopez
Espainiako eta Kataluniako eskuina haserretu du Nicolas Maduroren argazkiak Herrialde Katalanetako banderarekin

Venezuelako Nicolas Madurori buruzko dokumental baten aurkezpenean, dokumentalgile katalanek presidentearekin egindako argazkiak eragin du Espainiako unionismoa eta Kataluniako eskuinaren haserrea. Herrialde Katalanetako Itaca talde internazionalistak zabaldu du irudia.


2017-04-25 | ARGIA
Parlament-eko mahaiko bost kide Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratzera deituta, desobedientziagatik

Kataluniako Auzitegi Nagusiak maiatzean zehar deklaratzeko deialdia igorri die Parlamenteko mahaiko bost kideri: Carme Forcadell presidentea, Ramona Barrufet, Lluis Corominas, Joan Josep Nuet eta Anna Simó. Espainiako Konstituzio Auzitegiaren agindu bat bete ez izana da deialdiaren arrazoia.


"Demokrazia lortzeko bidea independentzia da, ez alderantziz"

Kataluniako prozesuaren nondik norakoak eta ezker abertzalearen erronka nagusiak azaldu dituzte Figuereseko zinegotzi eta CUPeko idazkaritza nagusiko kide Natalia Sanchezek eta Sortuko Nafarroako koordinatzaile Miren Zabaletak Irunberrin (Nafarroan) eskaini duten hitzaldian. Bi ondorio nagusi atera dituzte: Espainiako Estatua demokratizatzea ezinezkoa denez, demokraziarako bide bakarra independentzia da, eta ez alderantziz; eta herri bat sortzeko behetik hasi behar da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude