Diada garrantzitsuenetik, Kataluniako Errepublikari so

  • Kataluniako Diada ospatzen da astelehen honetan, begiak urriaren 1aren erreferendumean jarrita eta baita Kataluniako Errepublikan ere. Irailaren 6an eta 7an Kataluniako Legebiltzarrean Errreferendumaren Legea eta Deskonexio Legea onartu ondoren, herrialdeak zurrunbiloa bizi du Madrilgo errepresio neurriak eta urriaren 1eko erreferendumaren artean. Hasi da azken urteotako Diadarik bereziena eta hemen egingo diogu jarraipena egunean zehar.

    Ekitaldi ugari daude Katalunian zehar, baina garrantzitsuena arratsaldeko Bartzelonako manifestazioa izango da. Gràcia pasealekua, Aragoi kalea eta Kataluniako Plazan egingo da bilkurarik handiena eta bi kaleak eta plaza betez gurutze erraldoi bat irudikatuko dute gehitu –"+"– sinboloa irudikatuz, herritarrak proiektu independentistara gehitzeari dei eginez.

ARGIA @argia ARGIA @argia
2017ko irailaren 11
Proces Constituent: "Prozesua eginez, guztiaz erabakitzeko"
Argazkia: La Directa

Eguerdian Procés Constituent ekimenekoek bilkura egin du Bartzelonako burtsaren aurrean. Arcadi Oliveres eta Teresa Forcades azaldu dute dute leloaren mamia zen den: "Prozesua eginez, guztiaz erabakitzeko". La Directa hedabideak jaso duenez, bertan izan dira baita ere CUPeko Eulalia Reguant diputatua, En Comúko Jaume Asens -Bartzelonako alkateordea– eta, Podem-eko buru eta  Albano-Dante Fachin. Ekitaldian zehar, partehartzaile batek oihu egin dio Asensi "jarri hautetsontziak", eta honek ihardetsi dio "bai, jarriko ditugu.

 

Bartzelonan botoa eman ahal izango dela adierazi dio Colauk Rajoyri

Bartzelonako herritarrek erreferendumean botoa eman ahal izan dezaten ahal duena egingo duela esan du Ada Colau hiriko alkateak. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko lehendakariari esan dio, utzi diezaiola epaile eta fiskalen atzean gordetzeari eta "albora dezala erreferendumaren kriminalizazioa". Rafael Casanovari lore eskaintza egitean egin ditu adierazpenak Colauk.

"Espainiak indarra erabiliz gero, Parlamentuak independentzia aldarrika dezake"
Argazkia: El Nacional

"Espainiak erreferenduma indarrez gelditzen badu, posible litzateke Kataluniako Parlamentuak independentzia mahai gainean jartzea". Hori da El Nacional agerkari digitalean Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) lehendakari Jordi Sanchezek elkarrizketa batean esan duena.

Independentzia oihuak eta txalo zaparrada San Mamesen Kataluniarekin elkartasunez

Athleticen eta Gironaren arteko gizonezkoan futbol partida jokatzen ari zeneko hamaikagarren minutuan txalo zaparrada eta independentziaren aldeko oihuak izan dira, Diada egunarekin elkartasunez.

Eguerdian kontzentrazio txiki bat egin dute bi taldeetako zaleek eta bertatik zabaldu dute deialdia. Estelada eta senyerak ugari atera dituzte oihu eta txaloen artean.

Bestalde, Iñigo Cabacas Herri Harmaileko kideek partidutik alde egin dute bandera eta afixak eramatea debekatu dietelako.

Iñigo Cabacas herri harmailatik joan zireneko unea

 

Puigdemont: "Dena prest dago eta urriaren 1ean erreferenduma egingo da berme guztiekin"

Goizeko 9etatik aurrera herritar eta agintari Rafael Casanovaren monumentuan lore eskaintzak egiten ari dira. Casanova Bartzelonako agintaria zen Espainiako armadak 1713-1714an hiria setiatu eta hartu zuenean. Gerraren heroietakoa izan zen eta, Kataluniako askatasunen defendatzaile gisa, urtero omentzen dute Diada egunean.

Carles Puigdemont presidendea izan da lore eskaintza egiten lehenetakoa. Atzo ere ekitaldi instituzionala egin zuen El Born-en eta bertan esan zuen "Gobernuak dena prest duela" erreferenduma egiteko. Adierazi zuen siatu direla "erreferenduma Espainiako Gobernuaren adostasunez egiten", baina ez dela posible izan. Hala ere, azpimarratu zuen, "dena prest dago eta berme guztiekin egingo da urriaren 1ean".

 

Kanal hauetan artxibatua: Kataluniako erreferenduma  |  Bartzelona

Kataluniako erreferenduma kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-14 | ARGIA
Mireia Boya CUPeko kidea aske geratu da, kautelazko neurririk gabe

Asteazken goizean deklaratu du Espainiako Auzitegi Gorenean Mireia Boya CUPeko kide eta diputatu ohiak. Matxinada eta sedizio delituak leporatzen zizkioten, baina deklaratu ostean aske geratu da kautelazko neurririk gabe.


2018-01-19 | TV3 Telebista
U-1
MULTIMEDIA - dokumentala

2017ko urriaren batean, Kataluniako Gobernuak independentziari buruzko erreferenduma antolatu zuen. Espainiako Gobernuak debekatu zuen. Bozkaleku batzuetan gertatutakoaren kronika da honakoa. TV3ko Sense Ficció saioan eskaini zuten.

Gidoilaria eta zuzendaria: Lluis Arcarazo
Ekoizlea: Jaume Roures
Muntaia: Ona Bartroli
Musika: Xabier Capellas eta Aldred Tapscott

Itzulpena: EHtikMundura


2018-01-18 | Andoni Mikelarena
87 milioi euroko kostua izan du urriaren 1eko polizia operazioak, Zoidoren arabera

Espainiako Senatuan azalpenak eman ditu ostegun goizean Espainiako Barne Ministroak. Urriaren 1ean indar polizialek izandako jarrera defendatu du, “legitimoa, profesionala eta neurrikoa” izan zela argudiatuta.


2018-01-17 | Andoni Mikelarena
257 pertsonak lesioak salatu dituzte urriaren 1eko karga polizialengatik

Auzitegiek salaketa horietatik 110 artxibatu dituzte, lesio horien egilea ez identifikatzeagatik.


2018-01-05 | La Directa
Urriko lehen eguna
MULTIMEDIA - dokumentala

Kataluniako autodeterminazio erreferendumari buruzko dokumentala argitaratu dute La Directa eta dozenaka herri hedabidek elkarlanean egun hura jorratzeko propio sortutako Agència UOk. Urriaren 1ean hainbat hauteslekutan jasotako testigantzen bidez, Kataluniako historiara igaroko den egunean gertatu zena jorratzen dute.

Oharra: Euskarazko azpidatziak dauzka, eta youtubeko playerrean aktibatu behar dira.


2018-01-03 | Andoni Mikelarena
Kataluniako erreferendumaren aurka poliziak izandako jokabideaz azalpenak emango ditu Zoidok

Urtarrilaren 18an egingo du agerraldia Espainiako Barne ministroak Senatuan. PSOEk eta EH Bilduk egindako eskaerei erantzunez, bere borondatez egingo du agerraldia.  


2017-12-27 | Andoni Mikelarena
CUPeko bi zinegotzi atxilotu dituzte urriaren 1aren harira

Marta Llorens eta Oriol Ciurana, Reuseko zinegotziak biak, atxilotu dituzte Esquadra Mossoek epailearen aginduz. Zinegotziek ez dute onartzen Espainiako justizia eta horregatik ez ziren deklaratzera joan.


2017-12-14 | Xabier Letona
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendari nagusia atxilotu du, urriaren 1eko erreferendumaren ikerketaren baitan

Guardia Zibilak Pablo Raventós Unipost mezularien enpresako zuzendari nagusia atxilotu du, ostegun goiz honetan enpresa honek Hospitalet de Llobregaten duen egoitzan egiten ari den miaketan.


2017-12-07 | ARGIA
45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


"Gomazko balak mundu guztiari debekatzea nahi dut, ez soilik Mossoei eta Katalunian"

Urriaren 1eko Kataluniako autodeterminazio erreferendumean begi bateko ikusmena galdu zuenetik lehen aldiz mintzatu da publikoki Roger Español. Espainiako Polizia Nazionalak tiro egindako gomazko bala batek jota bizitza aldatu diote.


Eguneraketa berriak daude